64/2009 FORU DEKRETUA, abuztuaren 10ekoa. Honen bidez aldatzen dira Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretua eta Immigraziorako Bulegoa sortu zuen abenduaren 18ko 91/2006 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuaren bitartez ezarri zen Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa, ataleko maila bitarteko organo guztiak biltzen dituena, beren atxikipen eta eginkizunekin.

Departamentu honek sortu zenez gero izaniko esperientzia dela eta egiaztatu du ekitaldi garrantzitsu batzuk burutzen direla, Nafarroako Foru Komunitatearendako interesa dutenak, eta gertaera batzuk badaudela, zeinetan Nafarroak aldian-aldian parte hartu behar baitu, bere irudia kanpo proiektatzeko.

Behar hauei erantzun egoki bat ematearren, horiek Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren antolakuntzara egokitu behar dira, horren egitura organikoa handitu gabe.

Berregituraketa horrek bidea eman dio departamentu horri programazio eta kudeaketa tresna administratibo bat eskura izateko. Horrela Nafarroako Gobernua Nafarroako Foru Komunitatearendako interesgarriak diren ekitaldi handietan ahalik eta hobekien ordezkaturik egonen da.

Bestaldetik, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren egiturari dagokionez, Komunikabideen Zerbitzuak bere gain hartu dituen eginkizun berriak direla eta komeni da horren izena aldatu eta "Komunikazio Zerbitzua" deitzea.

Azkenik, Immigraziorako Bulegoari dagokionez, kudeaturiko espedienteak modu nabarmenean gehitu direnez eta haiek arintasunez kudeatu beharra dela eta, komeni da bulegoko koordinatzailearen esku ordainketak agintzeko eginkizuna uztea, kontuan hartuz zuzendaritza nagusi batean ere ez dagoela integraturik, zuzenean Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren mende dago eta.

Horiek horrela, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 10eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.-Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretua aldatzea.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuaren 9, 10, 11, 16, 23, 26, 27, 28 eta 29. artikuluak aldatzen dira. Testu hau izanen dute:

Bat.-9. artikuluaren erredakzio berria.

"9. artikulua. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoaren egitura.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoaren barrenean Komunikazio Zerbitzua dago".

Bat.-10. artikuluaren erredakzio berria.

"10. artikulua. Komunikazio Zerbitzuaren eskumenak.

Komunikazio Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak ditu ondoko arlo hauetan:

  1. Nafarroako Gobernuak komunikabideekin dituen harremanen arloan finkatzen den politika sustatu eta betearaztea.

  2. Foru Komunitatea sustatzea.

  3. Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiei eta Gobernuko kideen jardunari buruzko informazioa prestatzea eta komunikabideek eskatzen duten informazioa ematea.

  4. Departamentuei informazioa ematea.

  5. Komunikabideentzako diru-laguntzak kudeatzea.

  6. Informazioaren arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR