81/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Iruñeko 99.2 MHz-ko irratiaren titulartasuna Uniprex S.A.U. enpresaren esku uzten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko urriaren 7an, Unión Ibérica de Radio S.A.U. eta Uniprex S.A.U. enpresek eskabide bat aurkeztu zuten Nafarroako Gobernuaren aurrean, Uniprex S.A.U. enpresari baimena eman zekion Unión Ibérica de Radio S.A.U. sozietatea xurgatzeko eta, horren ondorioz, Iruñean 99.2 MHz-ko frekuentzian diharduen irratiaren titulartasuna haren esku uzteko.

2008ko urriaren 14an, Komunikazioko zuzendari nagusiak izkribu bat igorri zuen Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilura, horretaz txosten bat eskatzeko. Txosten hori 2008ko azaroaren 27an eman zen.

Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legearen 26.5 artikulua indarrean sartu zen Telekomunikazioei buruzko apirilaren 24ko 11/1998 Lege Orokorraren seigarren xedapen iragankorraren bidez. Xedapen hori, bere aldetik, indarrean sartu zen Telekomunikazioei buruz indarra duen azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren xedapen indargabetzaile bakarraren bidez. 31/1987 Legearen 26.5 artikuluak xedatzen du, gizarte hedabideetan eskumena duten autonomia erkidegoei, Nafarroari kasu, frekuentzia modulatuko irrati zerbitzuak baimentzea. Seigarren xedapen gehigarriaren 2.b) idatz-zatian hauxe xedatzen da: "Eskuratzaileak legezko betebeharrak betetzen baditu, emakida haren esku uzten ahalko da, Administrazioak horretarako baimena eman ondoren. Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitatean frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati emisoreetarako baimenak ematea arautzen duen azaroaren 10eko 336/1997 Foru Dekretuaren 8. artikuluak hauxe xedatzen du: "emakidak eskualdagarriak izanen dira, hartzaileak Foru Dekretu honetan ezarritako betebeharrak izan eta baldintzak betetzen baditu eta hasierako emakida emateko erabili ziren irizpideetara mugatzen bada", Herri Lan, Garraio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR