136/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eman behar dituzten diru-laguntzak justifikatzeko kontuak aurkezteko modua eta epea arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, 27. artikuluan, xedatzen du egindako gastua justifikazio kontuaren bidez justifikatzen ahal dela diru-laguntza emateko egintzan aurreikusitako helburuak eta ezarritako baldintzak bete direla. Diru-laguntza publikoen kasuan kasuko oinarri arautzaileek ezarriko dute nola eman justifikazio kontua eta zein epetan.

Aurreikuspen horrekin bat, bidezkoa da ezartzea, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eman behar dituzten diru-laguntzetarako, nola eman behar diren justifikazio kontuak, zein epetan eta kontu horiekin batera aurkeztu beharreko txostenak egiten dituzten kontu auditoreen jarduketa profesionalak.

Orobat, auditoreek jarraitu beharreko prozedura arautzen da, hautatzen bada justifikazio kontuaren modalitatea auditorearen txostenarekin batera. Auditore batek egiaztatze lanetan parte hartzeak, foru agindu honetan zehazten den irismenarekin, onuradunari bide ematen dio hirugarrenen aurrean frogatzeko bere betebeharrak konplitu dituela eta diruz lagundutako proiektua egin duela, eta, halaber, diru-laguntza ematen duen organoari errazten dio hura behar bezala justifikatuta dagoela egiaztatzea, eta, horrenbestez, tramitazio administratiboa arindu egiten du.

Bestalde, egungo krisi ekonomiko eta finantzario honetan, hura elementu gehigarria da enpresei finantziazioa erdiestea errazteko. Horretarako, aukera ematen da diruz lagundutako jarduerak gauzatu direlako justifikazio partzialak egiteko, enpresek kredituak eskura ditzaten diru-laguntzen etorkizuneko kobrantzen kargura.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honek xede du Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eman behar dituzten diru-laguntzetarako ezartzea, oinarri arautzaile gisa, nola eman behar diren justifikazio kontuak, zein epetan eta kontu horiekin batera aurkeztu beharreko txostenak egiten dituzten kontu auditoreen jarduketa profesionalak.

  2. artikulua. Justifikatzeko epea.

  3. Laguntza bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan bestelako epea jarri ezean, justifikazio kontua gehienez ere hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko da, epe osoa bukatu zenetik hasita edo diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epe partzialetatik hasita.

  4. Laguntza bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan jasotzen ez bada ere, onuradunak frogatu behar duenean noraino bete duen diru-laguntzaren helburua laguntzaren organo kudeatzailea ez den hirugarren baten aurrean, justifikazio kontu partzialak aurkez ditzake, soilik hura noraino bete duen hirugarrenen aurrean frogatzeko ondorioetarako, ukatu gabe justifikazio kontu partzial horiek erabil daitezkeela justifikazio kontu osoa prestatzeko.

    Justifikazio partzialek ez dute ekarriko diru-laguntza eman zuen entitateak hura ordaindu beharra, ez bada hala begiesten laguntza bakoitzaren oinarri arautzaileetan.

  5. artikulua. Nola eman justifikazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR