253/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren borondatezko sistema Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasuneko etiketa ekologikoa baliabide eraginkorra da kontsumitzailea informatzeko bizi-ziklo osoan ingurumenaren gainean eragin txikia duten ondasunei eta zerbitzuei buruz. Etiketa horrek, halaber, bide ematen die eragileei (ekoizleak, fabrikatzaileak, inportatzaileak, zerbitzu-emaileak, handizkako edo txikizkako saltzaileak) horren frogak emateko merkatuan, erakunde independenteek egiaztatutako eta Administrazioak bermatutako mekanismo baten bidez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EB) Erregelamenduak (Europar Batasuneko etiketa ekologikoari buruzkoa) indarrik gabe utzi zuen 1980/2000 (EB) Erregelamendua, etiketa ekologikoa emateko Batasuneko borondatezko sistema baten ezarpena arautzen zuena. Erregelamendu berri horrek garrantzizko berrikuntzak ekarri ditu etiketa ekologiko horren erregulazioaren inguruan, eta, bestalde, aurreikusten du ondasun eta zerbitzu gehiagok lortzen ahal dutela etiketa hori.

66/2010 (EB) Erregelamendu horrek ezartzen du estatu kide bakoitzak izendatuko duela zer erakunde arduratuko den, gobernuko ministerioen barnean edo haietatik kanpo, bertan bildutako eginkizunez (“erakunde eskuduna” edo “erakunde eskudunak”), eta, halaber, haren eraginkortasuna bermatuko duela.

Batasuneko arau hori bete beharrez, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak apirilaren 5eko 234/2013 Errege Dekretua onetsi zuen. Haren bidez, arauak ezarri dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EB) Erregelamendua, Europar Batasuneko etiketa ekologikoari buruzkoa, aplikatzeko. Errege Dekretua 97. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Errege Dekretu horrek ezartzen du autonomia erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, erakunde eskudunak izendatu ez badituzte Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren erabilera esleitzeko, izendapen hori sei hilabeteko epean egin beharko dutela, arau horrek indarra hartzen duen egunetik hasita. Orobat, eskumenak banatzeko irizpideak zehazten ditu autonomia erkidegoek etiketa ekologikoa esleitzeko izendatutako erakunde eskudunen artean. Horretan, produktuaren edo zerbitzuaren jatorria izanen da funtsezko irizpidea. Gainera, autonomia erkidegoetako araudiari uzten dio etiketa ekologikoa emateko eta, hala balegokio, ukatzeko prozeduren garapena.

Batasuneko eta estatuko bi arau horiek aplikatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa hein batean aldatzen duen azaroaren 27ko 71/2013 Foru Dekretuak, 61. artikuluan, zehazten du Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalaren eskudantzietako bat dela Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren erabilera Nafarroan esleitzeko erakunde eskuduna izatea eta aipatutako 66/2010 (EB) Erregelamenduak ematen dizkion gainerako eginkizunak betetzea. Bestalde, foru arau bat behar da Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren borondatezko sistema Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen helburua da arauak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren borondatezko sistema aplikatzeko, zein Europar Batasuneko etiketa ekologikoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EB) Erregelamenduan arautu baitzen; hori guztia apirilaren 5eko 234/2013 Errege Dekretuan xedatuarekin bat.

  2. artikulua. Aplikazio eremua.

  3. Xedapen hau ondoko baldintzak betetzen dituzten ondasunei eta zerbitzuei (hemendik aurrera produktuak deituak) aplikatuko zaie:

    1. Nafarroako Foru Komunitatetik etortzea, edo, jatorria Europar Batasunetik kanpo badute, Nafarroako Foru Komunitatean merkaturatzekoak izatea edo merkaturatuta egotea.

    2. Europako Batzordeak aurretik ezartzea, erabaki baten bidez, Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren zer irizpide aplikatu behar zaion produktu bakoitzaren kategoriari.

  4. Aurreko lerroaldean aurreikusitako ondorioetarako, honako hau izanen da produktu baten jatorria:

    1. Salgaien kasuan, haien produkzioko edo fabrikazioko lekua.

    2. Zerbitzuen kasuan, haiek emateko edo gauzatzeko lekua.

  5. Ekoizleek, fabrikatzaileek, inportatzaileek, zerbitzu-emaileek, merkatariek eta txikizkariek eska dezakete etiketa ekologikoaren erabilpena. Merkatariek eta txikizkariek beren merkataritzako izenarekin merkaturatutako produktuei buruzko eskaerak aurkez ditzakete soilik.

  6. Foru agindu hau ez zaio aplikatuko osasun produktu bakar bati ere, batik bat Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko azaroaren 6ko 2001/83 (EB) Zuzentarauan gizakiek erabiltzeko zehaztutako sendagaiei (haren bidez Batasuneko araudi bat ezarri zen gizakiek erabiltzeko sendagaien inguruan) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko azaroaren 6ko 2001/82 (EB) Zuzentarauan albaitaritzarako zehaztutako sendagaiei (haren bidez Batasuneko araudi bat ezarri zen albaitaritzako sendagaien inguruan), ezta Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren borondatezko sistematik kanpo gelditzen diren gainerako produktuei ere, aplikatu beharreko araudian ezarritakoari jarraituz.

  7. artikulua. Erakunde eskuduna.

    Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atala da erakunde eskuduna Nafarroako Foru Komunitatean Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren arloan, eta hari dagokio eginkizun hauek betetzea:

    1. Europar Batasuneko etiketa ekologikoa emateko, aldatzeko edo haren erabilera berritzeko prozedurak ebaztea, produktuaren propietate ekologikoak haren kategoriarako ezarritako irizpideen arabera ebaluatu eta foru agindu honen 7. artikuluan aipatzen den kontratua izenpetu ondoren.

    2. Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren borondatezko sistema behar bezala aplikatzen dela kontrolatu eta zaintzea, 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan eta gainerako xedapen indardunetan xedatuarekin bat.

    3. Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren erabilera debekatzea, edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR