39/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, “Kultur Ekintzaren informazioaren harpidedunak” izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 52. artikuluan xedatzen duenez, titulartasun publikoko fitxategiak xedapen orokorren edo erabakien bidez sortu behar dira eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dira; 53. artikuluak, berriz, berariazko legeria betetzeko agintzen du, autonomia erkidegoen esku dauden fitxategiei dagokienez. Fitxategia sortzeko xedapen edo erabakiak izan behar duen edukia erregelamendu beraren 54. artikuluan azaltzen da.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, baita fitxategiak sortu eta kentzeko ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44. artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du beharrezkoa dela fitxategi informatizatu berri bat sortzea, “Kultur Ekintzaren informazioaren harpidedunak” izenekoa, Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren web-gunearen bidez buletin elektronikoaren zerbitzuaren harpidedun egiten direnen datuak modu egokian bildu eta tratatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Fitxategi informatizatu berri bat sortzea, “Kultur Ekintzaren informazioaren harpidedunak” izenekoa. Ezaugarri hauek izanen ditu:

    1. Xedea eta aurreikusitako erabilerak: erabiltzaileen informazioa jasotzen duen datu base bat sortzea, kultur ekintzaren jarduerak eta deialdiak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeari begira.

      Noizbait ere, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak berak erabiliko ditu datuak, barne erabilerako argitalpenak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR