306/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko boluntarioen lana arautu zen, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluko 17., 14. eta 18. zenbakiek Nafarroari erabateko eskumena esleitu baitzioten gizarte laguntzaren, aisialdiaren erabilera egokiaren, komunitatearen garapenaren eta hirugarren adinekoen politikaren arloetan.

Herritarrak gero eta sentsibilizatuago daude gizartearen gaur egungo arazoekin, eta horren ondorioz, aipatu arazoek eragindako ondorio negatiboak arintzeko lan boluntarioa areagotu da. Boluntarioek beren ohiturak eta, bereziki, beren aisialdia aldatu dituzte: haien eguneroko jarduerei ekinbide sozialean parte hartzea gehitu diote, eta horren ondorioz, gizartearen erantzukizuna eta gizarte konpromisoa nabarmen areagotu dira.

Parte-hartze hori handitzearen ondorioz, boluntariotza entitateak eta boluntariotza programak dituzten entitateak areagotu dira. Entitate horiek 2/1998 Foru Legearen 5.2 artikuluan zerrendatutako arloetan gauzatzen dituzte beren jarduerak. Erakundeak boluntariotza entitate gisa egituratzeak berarekin dakar, batetik, martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean jasotako baldintzak bete behar izatea, eta bestetik, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzea boluntarioekin eta ekintza boluntarioko entitateekin.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko boluntariotzaren errealitatea zehazteko, beharrezkoa da beren jarduerak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gauzatzen dituzten entitateak eta egoitza soziala edo delegazioa ere bertan duten ekintza boluntarioko entitateak ezagutzea.

Nafarroako Gobernuak administrazioa sinplifikatzeko zenbait prozesu abiarazi ditu, besteak beste, pertsonentzat, fisikoak nahiz juridikoak izan, karga handiagoa duten ekintzetarako, eta horretarako, ekintza horiek administrazio prozeduretatik kenduko dira.

Aurreko bi paragrafoetan jasotako helburu bikoitza betetzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda sortu du, non ahal den gehiena sinplifikatu den inskribatzeko prozedura, honela: eskabide orokor bat eta erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauarekin eta Zerbitzu Jardueretarako Sarbide Libreari eta Haietan Aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Foru agindu honen xedea da Boluntariotza Entitateen eta Boluntariotza Programak dituzten Entitateen Errolda arautzea (hemendik aurrera, “Errolda”).

    3. Errolda hori boluntariotza entitateak eta boluntariotza programak dituztenak ezagutzeko, arautzeko eta ezagutzera emateko oinarrizko tresna izanen da.

    4. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR