7/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua, ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak aipatu erregelamenduko zenbait artikulu aldatzeko proposamena egin du, artikulu horien aplikazio praktikoan zenbait zailtasun atzeman direlako eta ehiza sozial eta iraunkorraren eredu bat garatzen aktiboki parte hartzen duten gizarte sektoreek eskaera batzuk egin dituztelako.

Hori horrela, komenigarria da aipatu artikuluak aldatzea. Arlo hauei buruzkoak dira: ehiztari azterketa oraindik ezarria ez duten beste autonomia erkidego batzuetako bizilagunek ehiza lizentzia lortzea; tokiko ehiza-barrutiek gutxienez izan behar duten azalera; kalteei aurrea hartzeko neurri eraginkorrak ezartzea; ehiza-barrutiko zaintzailearen figura, ehiza populazioen kontrolerako beste zeregin batzuetako partaidekide gisa; ehiza-barrutiek ematen ahal dituzten baimen berezien kudeaketa; harrapatzen diren ehiza larriko animaliei jarri behar zaizkien zigiluak eta antzeko beste gai batzuk.

Gai horiek guztiak berariazko partaidetza organoetan aztertu dira, bai Ehizako Aholku Batzordean bai Nafarroako Ingurumen Kontseiluan, eta aldeko txostena jaso da.

Gainera, jendaurreko informazio eta parte-hartze aldiaren tramitea bete du proiektuak.

Horrenbestez, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 1eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamenduko zenbait artikulu aldatzea. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Bat.-3.3.a) artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

a) Ehiza-lizentzia berria eskatuz gero, ehizarako gaitasun-probak gainditu direlako ziurtagiria, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak emana.

Beste autonomia erkidego batek emandako ehizarako gaitasun-ziurtagiriak ere balioa izanen du, baldin eta erkidego horretako gaitasun-probak Nafarroako ehiztarien azterketaren antzekoak badira. Ehiztaria atzerritarra bada, bere herrialdeko ehizarako gaitasun-probak gainditu dituelako ziurtagiria aurkeztu behar du.

Hori hala izanik ere, ez da baliozkotzat joko, ondorio hauetarako, autonomia erkidego bateko gaitasun-ziurtagiria, Nafarroako ehiztari azterketaren antzeko gaitasun-probak ez dituzten autonomia erkidegoekin egindako hitzarmen edo akordioen ondoriozkoa denean.

Bi.-4. idatz-zati berri bat erantsi zaio 3. artikuluari, eta honela idatzita agertuko da:

4. Nafarroan lehenbiziko ehiza-lizentzia eskatzen dutenei, hots, bizilekua Foru Komunitatean dutenei, ehizarako gaitasuna autonomia erkidego bateko ehiza-lizentzia baten bidez frogatzen badute, eskatzen ahalko zaie ehiztari azterketa gainditu izana frogatzen duen ziurtagiria aurkez dezatela.

Hiru.-7. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

7. artikulua. Azalera.

1. Ehiza-barrutiek 2.000 hektareako azalera eduki behar dute gutxienez.

2. Salbuespen gisa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak baimena emanez gero, 2.000 hektarea baino gutxiagoko tokiko ehiza-barrutiak sortzen ahalko dira, baldin eta herriak azalera hori baino txikiagoa badu, bizitegi eta industria erabilerako eremuak eta goragoko araudiaren arabera erabilera bateraezinak dituzten beste lur eremu batzuk kenduta. Gainera, horretatik ateratzen den azalerak hamabost hektareatik beherakoa izan beharko du, nahitaez, herriko ehiztari bakoitzeko.

Baimena emateko, toki entitate eskatzaileak ehiza-barrutia eskatzeko behar diren agiriekin batera, ehiztarien zerrenda aurkeztu behar du (izena, abizenak, nortasun agiria, ehiza-lizentziaren zenbakia eta helbidea), bai eta zerrendako ehiztari guztiak udal erroldan bizilagun gisa agertzen direlako ziurtagiria ere bai, Udalak emana.

3. Aurreko lerroaldean aipatutako salbuespen hau ehiza-barruti intentsiboei ere aplika dakieke.

4. Nolanahi ere, ehiza-populazioek eta ehiza-aprobetxamenduaren bideragarritasunak ehiza antolatzea ahalbidetzen ez badute, ezin izanen da 2.000 hektarea baino gutxiagoko ehiza-barrutirik eratu.

5. Ehiza-barruti bihur daitezkeen lur eremuen jarraitutasuna ez da etentzat joko ibaiak, errekak, bide publikoak, trenbideak, ubideak edo antzeko beste eraikinen bat izateagatik. Aitzitik, aipatu elementu eta eraikinek, berez, ez dakarte jarraitutasunik mugakideak ez diren lurren artean.

Lau.-8. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

8. artikulua. Ehiza-barrutiko titularraren betebeharrak.

1. Ehiza-barrutiko titularrak betebehar hauek izanen ditu kasu guztietan:

a) Basa faunaren babesari buruzko araudia betetzen laguntzea.

b) Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari eskatzen dituen datu estatistikoak ematea.

c) Titulartasun pribatuko barrutietarako ezarritako tasak edo bidezko legeetan ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR