109/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, eguratserako COren, O 2 ren, NO X ren eta SO 2 ren emisioak zehazteko metodo espezifikoak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 29an eman 465/2007 Foru Aginduaren bidez, industria prozesu jakin batzuetan erreketako gasen eguratserako emisioak zehazteko metodo espezifikoak ezarri ziren.

Foru agindu horren arabera, martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan sartu gabeko instalazioek eguratsera isurtzen dituzten COren, O 2 ren, NO X ren eta SO 2 ren emisioak zehazteko metodo espezifikoak ASTM D-6522 Arauan oinarritutakoak dira (zelula elektrokimikoak). Lehentasunezko aplikazioa izanen dute, ukatu gabe Europako EN arauen araberako prozedurak ere erabiltzeko aukera.

Orobat, 465/2007 Foru Aginduak ezartzen duenez, hura aplikatuko da eguratserako emisioak neurtzeko erabili beharreko metodoak arautzeko oinarrizko araurik ez den artean, martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan ez dauden instalazioetan.

Bestalde, Airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak ezartzen du, 7. artikuluan, kutsagarrien laginketa eta analisia CEN arauei jarraituz eginen direla, non ez duen organo eskudunak bestelako pareko zehaztapen teknikorik ezartzen.

100/2011 Errege Dekretuak ez du ezartzen zer metodo erabili behar den martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren edo maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren eraginpean ez dauden konbustio instalazioetan. Aitzitik, dauden CEN arauak erabiltzera behartzen du. Hori dela eta, Nafarroan zer irizpideri jarraituko zaion aipatutako xedapenen eraginpean ez dauden konbustio instalazioetan argitzeko, eguratserako COren, O 2 ren, NO X ren eta SO 2 ren emisioei dagokienez, beste foru agindu bat eman behar da, zehaztapen tekniko berriak ezartzeko eta 465/2007 Foru Agindua indarrik gabe uzteko. Era berean, beharrezkoa da hondakinak errausteko instalazioei buruzko berariazko erreferentzia eguneratzea, 653/2003 Errege Dekretua indarrik gabe utzi baitu Industria emisioen erregelamendua onesten duen urriaren 18ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR