221/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruan lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, I. tituluan, gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharren katalogoa bildu du. Horrez gain, egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebehar berariazkoak ere arautu dira.

  1. artikuluan, legeak ezartzen du egoitzetako zerbitzuen erabiltzaileen eskubideetako bat dela immobilizazio edo murrizketa fisiko edo tratamendu farmakologikorik ez jasatea, sendagileak agindu gabe eta gainbegiratu gabe, erabiltzailearen nahiz hirugarrenen segurtasun fisikorako arrisku berehalakorik ez badago. Azken kasu horretan, jarduketen justifikazioa beharko da, agiri bidezkoa, eta erabiltzailearen espedientean jasoko da, arauetan ezartzen den moduan. Ministerio Fiskalari ere jakinaraziko zaizkio.

    Gaur egungo ebidentzia zientifikoen arabera, lotura edo murrizketa fisiko eta/edo farmakologikoek arrisku edo arazo larriak eragin ditzakete horiek jasaten dituzten pertsonen osasunean. Neurri horien gehiegizko erabilerak ondorio bereziki negatiboak ekar ditzake pertsonaren osasunean eta integritate fisiko eta mentalean, eta, horrez gain, oinarrizko eskubideen eta printzipio konstituzionalen urraketa izan daiteke, hala nola, askatasun fisikorako eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 17. artikulua), integritate fisiko eta moralerako eta tratu krudelak edo iraingarriak ez jasatekoa (Espainiako Konstituzioaren 15. artikulua), askatasunerakoa (Espainiako Konstituzioaren 1.1 artikulua), eta giza duintasunaren eta nortasuna libreki garatzekoa (Espainiako Konstituzioaren 10. artikulua).

    Beraz, beharrezkoa da erregelamenduz garatzeari heltzea, sendagilearen agindurik gabeko larrialdiko prozeduran loturak aplikatzeko behar diren berme guztiak arautzeko. Horrenbestez, eta aipatutako 8. artikuluan araututako eskubidea osorik bermatzeko, eta loturen erabilera okerrak pertsonari ekartzen ahal dizkion arrisku larriak direla-eta, beharrezkoa da, halaber, berme batzuk ezartzea manu horren baldintzekin bat agintzen diren loturen erabileraren prozeduran, hau da, medikuaren aginduz erabiltzen diren loturen prozeduran.

    Era berean, beharrezkoa da "lotura" kontzeptua argi eta zehatz definitzea, baita haren aldaerak ere, ez dadin izan kontzeptu nahasmendurik, etorkizuneko esku-hartzeei eragiten ahal dienik.

    Bestalde, ikusirik helburu murriztaileekin erabil daitekeela, eta, batez ere, lotura fisiko eta farmakologikoekin duen erlazio argia, bai eta horiekin zuzenean erlazionatuta izan daitezkeen istripuak eta beste herrialde batzuetako adibideak ere, komenigarritzat jo da arauketa honetan berme batzuk ezartzea oheetako alboko barandak edo barrak aplikatzeko, zerbitzu esparru honetako zentroetan, zeren horiek ere murrizketa fisikotzat hartzen baitira.

    Orobat, egoki jo da arlo honetako erabiltzaileen eskubideak arautzea, hain modu zuzenean eragiten baitie haien bizi kalitateari, baita, aplikatzeko, argibide ondoko baimenaren exijentzia arautzea ere.

    Foru dekretu honek bost kapitulu ditu. Horietako lehenak honako hauek arautzen ditu: xedea, aplikazio eremua, definizioak eta loturak aplikatzeko kontuan hartu beharreko printzipioak eta erabiltzaileen eskubideak.

    1. kapituluak medikuaren aginduzko lotura-neurriak erabiltzeko prozedura arrunta arautzen du.

    2. kapituluak larrialdiko prozedura arautzen du, honako salbuespeneko kasurako: lotura fisikoak aplikatzea, medikuaren agindurik gabe, pertsonak edo hirugarrenek arrisku larririk izan ez dezaten.

    3. kapituluak pertsonaren zaintzarako eta loturak eta barandak erabiltzen direnerako bermeak arautzen ditu.

      Azkenik, V. kapituluan azaltzen da gizarte zerbitzuetako ikuskaritzak egiten duen kontrola, foru dekretu honetan dauden xedapenen betetzearen gainean.

      Horrenbestez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

      DEKRETATU DUT:

    4. KAPITULUA

      Xedapen orokorrak

  2. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da lotura fisikoen edo tratamendu farmakologikoen erabilera eta horiekin erlazionatutako beste neurri batzuk arautzea, errespetatuz Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak.

  3. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru dekretu honetako xedapenak aplikatzekoak izanen dira ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Zerbitzuen Zorroan araututako adinekoen eta desgaitasuna dutenen arloetako egoitzetako gizarte zerbitzuetan.

  4. artikulua. Definizioak.

    Foru dekretu honen ondorioetarako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

    1. Egoitzetako gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR