476/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, San Martin Unxeko “Santa Zita” zahar etxeko egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena, ELA sindikatu-konfederazioak deitutako greba dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2014ko uztailaren 4ko jakinarazpenaren bidez, Iñaki Bilbao Martínez jaunak, ELA sindikatu-konfederazioaren izenean eta hura ordezkatuz, greba baterako deialdia iragarri du San Martin Unxeko “Santa Zita” zahar etxean.

Grebarako deia mugagabea da eta lanaldi osorako astelehen, asteazken, ostiral eta igande guztietarako, 2014ko uztailaren 16tik aurrera.

Greba egiteko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartua, bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuekin, konstituzioaren testuak berak dioen bezala, eta horretarako behar diren bermeak ezarri behar dira. Konstituzioari buruzko jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak hartuko dira kontuan eta horretarako arrazoiak eman beharko dira.

Adineko pertsonen egoitzak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan kaltea eraginen bailuke.

Egoitza horien instalazioetan babesa ematen zaie, barnetegiko araubidean, laguntza zabala eta etengabeko zaintza behar dutenei, oinarrizko beharrak betetzeko zainketa pertsonala behar dutenei, horrelakorik gabe haien osasunak kalte larria izan baitezake; horregatik, gutxieneko zerbitzu batzuk ezarri behar dira, adineko pertsonek eta mendekotasuna dutenek ezinbestekoak dituzten zerbitzuak bermatuta egon daitezen eta haien zainketak etenik izan ez dezan.

Grebarako deialdia dela eta, aipatu egoitzako arreta zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adineko pertsonak eta mendekotasunak dituztenak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea grebarako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira, Konstituzioak grebarako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta herritar horiei ongizate pertsonala bermatzen dietenak, Espainiako Konstituzioko 28., 49. eta 50. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita lan harremanei buruzko araudia eraberritzen duen martxoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR