15/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 250 eredua onesten duena. Eredu hori Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gaineko karga bereziari buruzkoa da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legeak karga berezi bat sortu du, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gainekoa, betiere dibidendu edo errenta horiek 2012. urtean sorraraziak badira.

Karga horri esker, sozietate partizipatuetako bat tributazio apaleko herrialde batean egoteagatik, atzerriko dibidendu eta errentetarako aurreikusitako salbuespenaz baliatzerik izan ez duten entitateei funtsak kostu txikian aberriratzea errazagoa eginen zaiela espero da.

Horretarako, aipatu ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legaren hirugarren artikuluko seigarren atalak hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria eransten dio Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeari, karga berezi hau ezarriz: Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gaineko karga berezia.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriko 6. atalak ezartzen du karga berezi honen aitorpen eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru agindu bidez onetsiko da, non ezarriko baita aitorpena aurkezteko modua eta tokia.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 250 ereduaren onespena, eta aurkeztu eta ordaintzeko modua.

  2. 250 eredua onesten da ("Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gaineko karga berezia"). Eredu hori aurkezten ahalko dute Sozietateen gaineko Zergari lotuta dauden entitateek, baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, ez badituzte zerga horren zerga-oinarrian sartu nahi 2012. urtean sorrarazitako zenbait errenta, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateetatik heldu direnak, bai dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak, bai funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreen eskualdatzeak direla eta.

    Eredu hori formatu elektronikoan soilik eskura daiteke.

  3. 250 eredua bide telematikoa erabiliz aurkeztuko da, Internet bidez, foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan ezarritako baldintza orokorren eta prozeduraren arabera, eta 4. artikuluan finkatutako epearen barnean.

  4. Karga berezi hau hautatzen duten entitateek egindako autolikidaziotik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR