199/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretuaren bitartez, oinarrizko prozedura bat onetsi zen eraikin berrien efizientzia energetikoari buruzko ziurtapenerako eta, beste xedapen osagarri baten bidez, arautzeko zain gelditu zen lehendik dauden eraikinen ziurtapen energetikoa.

Aipatu errege dekretuan xedatutakoa aplikatuz, urtarrilaren 21eko 7/2010 Foru Aginduaren bidez, eraikin berrien efizientzia energetikoari buruzko erregistro administratiboa sortu zen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren bitartez, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtapenerako oinarrizko prozedura onetsi da, eta aipatu 47/2007 Errege Dekretua indargabetu; hortaz, beharrezkoa da foru araudia hartan xedatutakoari egokitzea, efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa sortuz (lehendik dauden eraikinak hartzen ditu kontuan) eta ziurtapen energetikoaren kanpoko kontrolaren prozedura arautuz.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa

    1. artikulua. Erregistroaren aldaketa, atxikipena, xedea eta izaera juridikoa.

    2. Eraikin berrien efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa aldatu da, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren eskakizunei egokitzeko eta hartan eraikin berriak zein lehendik daudenak sartzeko. Erregistro horrek energia arloko zuzendaritza nagusi eskudunari atxikita jarraituko du, organo horrena baita ardura erregistroa antolatu, funtzionamenduan izan eta zaintzeko.

    3. Erregistroa publikoa eta argibideetarako izanen da, eraikinen edo haien zatien efizientzia energetikoari buruz soilik.

      Erregistroko informazioak aukera emanen dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan jasotako ikuskatze lanak eta kontrol teknikoak zein administratiboak egiteko.

    4. Erregistroak baliabide elektronikoen bitartez bakarrik funtzionatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    5. artikulua. Efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriak inskribatzea.

    6. Nafarroan den eraikin berri baten nahiz lehendik dagoen baten edo haren zati baten sustatzailea edo jabea, eraikina apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan sartua badago, behartua dago efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiria erregistroan inskribatzera, foru agindu honek ezarritako prozedurarekin bat. Sustatzaileak edo jabeak bere izenean egiten ahalko du tramite hori, edo bera ordezkatzen duen edozeinek, baita teknikari eskudunak ere.

    7. Eraikin berri baten kasuan, proiektuaren eta bukatutako eraikinaren efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriak inskribatu beharko dira.

    8. Efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiria erregistroan inskribatu aurretik, honako hauek egin beharko dira:

      1. Exekuzio proiektua organo eskudunari aurkeztu, obra-lizentzia emateko, eraikin berrien proiektuen kasuan.

      2. Lehen okupazioko edo irekitzeko lizentzia organo eskudunari eskatu, bukatutako eraikin berrien kasuan.

      3. Salerosketaren edo errentamenduaren kontratua izenpetu, lehendik dauden eraikinen eta haien zatien kasuan.

    9. Erregistroan inskribatuta izateak ez dakar inoiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren adostasuna efizientzia energetikoaren kalifikazioarekin edo aurkeztu den efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriarekin.

    10. artikulua. Telematika bidez aurkeztea.

    11. Telematika bidez bakarrik inskribatuko da efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriaren erregistroan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.navarra.es) aplikazioa baliatuz. Tramite hori egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak baimendutako ziurtagiri digitala izan beharko da.

    12. Inskripzioa egiteko unean, proiektuari, eraikinari edo haren zati bati buruzko informazioa erantsiko zaio, baita aitortutako dokumentuek sortutako berariazko artxiboak ere, kalifikazio energetikoa egiaztatzeko aukera emanen dutenak. Efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiria eta kanpoko kontrolaren gaineko txostena, kontrol hori nahitaezkoa denean, izanen dira artxibo horietako bi.

    13. Erregistroan inskribaturik, aplikazioak erregistro zenbaki bat esleituko du, eta eskatzaileak inskripzioa egin izanari buruzko frogagiria eskuratuko du. Orobat, aplikazioak automatikoki sortuko du efizientzia energetikoaren etiketa, eta jendearen eskura jarriko du efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriaren eredu bat.

    14. artikulua. Efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriaren balioa eta hura nola berritu, aldatu eta deuseztatzea.

    15. Eraikinaren edo haren zati baten efizientzia energetikoari buruzko ziurtagiriak eta, hortaz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR