5430/1996 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Kolonbia, Peru, Txile, India, Polonia eta Hungarian nazioarteko adopziorako entitate laguntzaile izateko gaikuntza lortzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 7an emandako 5430/1996 Ebazpenaren bidez, Kolonbia, Peru, Txile, India, Polonia eta Hungarian nazioarteko adopziorako entitate laguntzaile izateko gaikuntza lortzeko deialdia onetsi da. Hona hemen deialdiaren

O I N A R R I A K

  1. Arau orokorrak.

    Deialdi honen xedea da Kolonbia, Peru, Txile, India, Polonia eta Hungariako adin txikikoak adoptatzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren eskaeretan bitarteko lanetan ariko diren nazioarteko adopzioaren arloko entitate laguntzaile izateko gaikuntzak ematea, baita Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak adierazten dituen jarduerak egiteko ere.

    1. Iraupena: gaikuntza urte baterako emanen da, urtez urte berrituko dena, besterik adierazi ezean, gehienez ere bost urtez, non ez den berariaz bertan behera uzten edo borondatez uko egiten. Horrelako ukoa egiten den kasuetan gaikuntza iraungi baino hiru hilabete lehenago jakinarazi beharko da.

      Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak gaikuntza indarrik gabe uzteko ahalmena izanen du, behin-behinekoz edo behin betikoz, baldin eta entitate laguntzaileak eskatu zaizkion beharkizun eta baldintzak betetzen ez baditu, lege-arauren bat edo organo gaikuntza emaileak ezarri baldintzaren bat urratzen baldin badu edo urte bateko epean ez badu nazioarteko adopziorako espediente bakar bat ere izapidatzen.

    2. Helburuak: deialdi honen xede den gaikuntza emanen da adin txikikoen babesa xedea duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazio legez eratutakoek, Kolonbia, Peru, Txile, India, Polonia eta Hungariako adin txikikoei dagokienez, Nafarroan egiten diren nazioarteko adopzioetarako eskaeretan bitarteko lanak egin ahal ditzaten, batez ere ekainaren 24ko 256/1996 Foru Dekretuaren VI. kapituluan biltzen diren eginkizunak.

    3. Ondorioak: entitate kolaboratzaileari ematen zaion gaikuntzarekin Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak baimentzen dituen atzerriko herrialdeetan baino ezin izanen da aritu.

      Edonola ere, deialdi honek baimentzen dituen herrialdeetan aritzeko, entitate laguntzaileei ematen zaizkien gaikuntzek ez dute baliorik izanen harik eta tokian tokiko agintari eskudunek entitatea herrialde horretan aritzeko ebazpen formala eman arte.

  2. Partehartzaileek bete beharrekoak.

    Aipatu gaikuntza lortu nahi duten interesatuek nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileen gaikuntza arautzen duen ekainaren 24ko 256/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR