1293/1998 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Orokorreko mediku izateko 46 lanpostu, horietako 18 euskaraz dakitenentzat, eta L.Z.N.ko mediku izateko 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 22an emaniko 1293/1998 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Orokorreko mediku izateko 46 lanpostu, horietako 18 euskaraz dakitenentzat, eta L.Z.N.ko mediku izateko 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, ondoko arau hauei loturik:

  1. -Arau orokorrak.

    Deialdi hau honakoek zuzenduko dute: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuak, Osasun kontseilariaren urriaren 8ko Foru Aginduak, lanpostu batzuetan sartu eta haiek betetzeko prozedurak arautu eta aplikatuko diren baremoak ezartzen dituenak, irailaren 5eko 154/1994 Foru Dekretuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantila organikoaren zein lanpostutarako behar den euskaraz jakitea zehazten duenak, baita gainerako arau osagarriek ere.

    1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko Aministrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Orokorreko mediku izateko 46 lanpostu eta L.Z.N.ko mediku izateko 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea da, lanpostu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 1995eko martxoaren 7an emaniko 205/1995 eta azaroaren 7ko 1425/1997 Ebazpenen bidez onetsitako deialdiaren ondorioz egindako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu ondotik.

    Lanpostuek ondoko destinoa eta plantilako zenbaki hauek dituzte:

    -3 Tafallako L.Z.N.an (plantilako zenbakiak: 60086, 60089 eta 60144).

    -2 Izabako O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60461 eta 60276).

    -2 Zangozako O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60802 eta 61016).

    -2 Arrotxapea-Antsoaingo O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60248 eta 60487).

    -2 Donibaneko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60512 eta 67559).

    -1 Burlatako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 60587).

    -1 Barañaingo O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 60865).

    -3 Lizarrako Osasun Barrutiko L.Z.N.an (plantilako zenbakiak: 62637, 62649 eta 62657).

    -1 Lizarrako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 62856).

    -1 Villatuertako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 63121).

    -2 San Adriango O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 62641 eta 65810)).

    -1 Vianako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 65847).

    -1 Lodosako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 63276).

    -1 Antzin-Ameskoako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 63581).

    -3 Tuterako Osasun Barrutiko L.Z.N.an (plantilako zenbakiak: 66659, 66660 eta 66661).

    -1 Corellako O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 64312).

    -1 Cintruenigoko O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 64326).

    -2 Cascanteko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 65125 eta 65310).

    -1 Tutera-Mendebaldeko O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 65474).

    -1 Tutera-Ekialdeko O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 66441).

    -3 Valtierra-Cadreitako O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 62612, 65468 eta 66361).

    -1 Aurizko O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 60618) (eremu euskalduna).

    -2 Doneztebeko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60225 eta 60021) (eremu euskalduna).

    -2 Elizondoko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60124 eta 60622) (eremu euskalduna).

    -2 Zaraitzuko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60130 eta 60239) (eremu euskalduna).

    -3 Altsasuko O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60187, 60983 eta 61025) (eremu euskalduna).

    -2 Irurtzungo O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60857 eta 60936) (eremu euskalduna).

    -3 Lesakako O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60339, 60798 eta 65784) (eremu euskalduna).

    -2 Leitzako O.O.L.T.an (plantilako zenbakiak: 60973 eta 61024) (eremu euskalduna).

    -1 Etxarri-Aranazko O.O.L.T.an (plantilako zenbakia: 61027) (eremu euskalduna).

    Guztira 55 lanpostu osatzeko falta diren plantilako bi zenbakiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera jakinaraziko dira.

    1.2. Deitutako lanpostuak beteko dira txanda hauetan banaturik:

    1. 22 lanpostu txanda irekian, oposizio-lehiaketa bidez.

    2. 27 lanpostu bat igoera txandan oposizio-lehiaketa bidez.

    3. 5 lanpostu, Osasun Sistema Nazionaleko (Insalud eta Herrialdeetako Osasun Zerbitzuak) plantilako langileen arteko lekualdatze lehiaketa bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko.

    4. Lanpostu bat ezintasunak dituzten pertsonentzat (100eko 33ko edo gehiagoko elbarritasuna).

      1.3. Txanda irekian, igoera txandan, Osasun Sistema Nazionaleko lekualdatze lehiaketaren txandan zein ezintasunak dituzten pertsonentzako txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak dagokion txandari gehituko zaizkio, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik zehazten den bezala:

      Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera ordena honakoa izanen da:

    5. Lehenbizikoa, hirugarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena txanda irekian.

    6. Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena igoera txanda murriztuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finkoen artean, igoera erregulatzeko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta indarra duen Lan Hitzarmenak osatzen duten arautegiari jarraikiz.

    7. Bosgarrena, lekualdatze lehiaketan, Osasun Sistema Nazionalean (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Herrialdeetako Osasun Zerbitzuak) deitutako lanpostua bezalakoa betetzen duten edo lanpostua erreserbaturik duten plantilako langile finkoen artean, bai eta jarduneko egoeraz beste batean daudenen artean, erakunde horietako lanpostuetatik heldu bada, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren 1.c idazatian ezarritakoari jarraikiz.

      Aurreko a), b) eta c) idazatietan ezarritako txanda erreserbetan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak hurrengo zenbakietan ezarritako txandei gehituko zaizkie.

      Zikloa osaturik, berriz hasiko da hurrenkera ordenaren arabera, a) letran ezarritakotik abiatuta.

      1.4. Igoera txandan edota ezintasunak dituzten pertsonentzakoan oposizioa gainditzen duten izangaien kopurua haientzat erreserbatutako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa bada, txanda honetan lanposturik gabe gelditu direnak txanda irekiko lanpostuetara aurkeztuko dira, lehiaketa garbian arituz, lortu duten azken puntuazioaren arabera txanda horretako izangaien baldintza berberetan.

      1.5. Osasun Sistema Nazionaleko gainerakoentzat egin beharreko lekualdatze lehiaketako txandarako izangaiak txanda irekiko lanpostu hutsetara aurkeztu ahalko dira txanda horretako izangaiekin lehiaketa garbian arituz, eta kasu honetan lehiaketaldian eta oposizioaldian aplikatuko zaizkien sistema eta balorazioak txanda irekiko izangaiekin erabilitako berberak izanen dira. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileen arteko lekualdatze lehiaketaren txandako izangai hauetakoren batek txanda honetan eta txanda irekian, bietan, lanpostua eskuratuz gero, Osasun Sistema Nazionaleko langileen arteko lekualdatze lehiaketaren txandako lanpostua bete beharko du nahitaez.

      1.6. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantilako funtzionario izaera emanen die izendatuei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

      Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Osasun Sistema Nazionaleko lekualdatze lehiaketa bidez sartzen direnek aukera izanen dute funtzionario izaera hartu eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko, eta izendapen proposamena egiten denetik hasita hilabeteko epea emanen zaie aukera horretaz baliatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei buruzko 11/1996 Foru Legearen Lehenbiziko Xedapen Gehigarrian aurreikusi den Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen irailaren 16ko 324/1996 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

      Nolanahi ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei buruz indarra duten xedapenak aplikatuko zaizkie.

      1.7. Deitutako lanpostuak A maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estamentu eta espezialitateetako izendapenetan indarra duen sailkapenaren arabera, (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina) "Osasun arloko beste fakultatibo batzuk" estamentuan eta "Medikuntza" espezialitatean daude sailkaturik. Lanpostuen zuzkidurak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritako lansariak.

      1.8. Hautapen probak gainditu ondoren deialdi honen xede diren lanpostuetan aritzeko izendatu eta funtzionario egiten diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

      Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatu eta eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzen erregimenean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, afiliaturik dauden funtzionarioek aukeratu ahalko dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

      1.9. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako bizilekua udalerri horretan eduki beharko dute. Destinoa administrazio organo eskudunek aldatu ahalko dute.

      1.10. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

      1.11. Izendatutako izangaiek zerbitzuak emanen dituzte erabateko dedikazioaz, hau da, disponibilitate eta dedikazio osoz, eta ez dute beste irabazizko jarduerarik egiterik izanen, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitakoak salbu.

      Era berean, zentroko zuzendaritzak edo, horren ordezkari, dagokion burutzak agintzen dituen agerpen fisikoko goardialdiak edo/eta lokalizatuak bete beharko dituzte.

      1.12. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen bezala, osasunaren arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR