28/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako laguntzen 2010. urteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sektore ekonomiko guztiak gaur egun pairatzen ari diren atzeraldiak turismo sektorea ere ukitzen du. Horrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua ohiz kanpoko neurri batzuk planifikatzera bultzatu du, eta neurri horiek "Nafarroa, bizitzeko moduak" kanpainiaren barruan sartuko dira. "Nafarroak dohainik hartzen zaitu" eslogana erabiliko da jendea erakartzeko. Neurri horien funtsezko helburua Nafarroako turismo sektorea bultzatzea eta balizko turistak erakartzea da, Nafarroa aukera dezaten destino gisa, abagune bereziki ahul batean ostatuetako, jatetxeetako, jardueretako eta abarretako kontsumoa sustatuz.

Kanpaina horrekin Nafarroa bisitatu eta bertan lo egiten duten turistek Nafarroako turismo eta kultura zentro eta ekipamendu gehienetarako doako sarrerak izaten ahal dituzte, edo, deskontuak, turismo jardueretan eta jatetxe eta ostatu zerbitzuetan. Zehazki, neurriaren funtsa hauxe da: ostalariek edo arauturiko ostatuen titularrek baldintza batzuk betetzen dituzten bezeroei bonu batzuk emanen dizkiete (bonu horiek erlaitz edo hegal batzuk edukiko dituzte), eta aipatu diren zerbitzuetan doako sarrerak edo deskontuak eskainiko dituzte. Era berean, kanpainan inskribatutako bidaia agentziek beren bezeroei dagozkien deskontuak eskaintzeko konpromisoa adieraziko dute. Kanpainari atxikitako ostatuek, jatetxeek eta jarduera eta ekipamendu enpresek bonu horiek onartuko dituzte beren zerbitzuak ordaintzeko, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dituzte, deskontatutako kopurua konpentsatzeko.

Nafarroako Gobernua krisiaren kontra sustatzen ari den neurrien esparruan, eta Gobernuak 2010eko martxoaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari baimena eman zitzaion aurreko lerroetan aipatzen den deialdia banakako ebaluazioaren bitartez tramitatzeko.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. -"Turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako laguntzen 2010. urteko deialdia" eta deialdi horren oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. -Deialdi honetarako gastua baimentzea, hau da, 1.565.000,00 euro, 2010eko Gastuen Aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontu-sailaren kargura.

  3. -Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Deialdi honen eta oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarri modu eta epean.

    Foru agindu hau jakinaraziko zaie Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    TURISMO JARDUERETAKO DOAKO BISITETARAKO ETA DESKONTUETARAKO LAGUNTZEN 2010. URTEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  4. Xedea.

    Oinarri arautzaileen xedea balizko turistak erakartzea da, Nafarroa aukera dezaten destino gisa, eta Nafarroako turismo sektorea sustatu eta dinamizatzea.

  5. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak

    Kanpaina honen bidez bonuak banatuko dira, eta kanpainari atxikitako establezimendu eta azpiegituretan ostatu hartzean, jatetxeak erabiltzean eta bisitak zein jarduerak egitean preziotik gehieneko zenbateko bat kenduko da bonu horien bidez. Kanpainari atxikitako Nafarroako ostatuetan gaua pasatzen duten bisitariei eta turistei emanen zaizkie bonuak, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte:

    1. Banakako berezoak, aisia edo oporrak direla-eta gutxienez ere bi gau pasatzen badituzte kanpainari atxikitako ostatuetan, Aste Santuko, zubietako eta uztailaren 15etik irailaren 15era bitarteko edozein egunetan; edo kanpainaren hasieraren eta uztailaren 14ra bitarteko eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitarteko asteburuetan. Salbuespenez, ostatuak zilegi du banakako bonuak ematea azken epe horretako astegunetako bezeroei, baldin eta egonaldiaren arrazoi nagusia aisia bada eta ostatuak horixe agerrarazten badu, bere erantzukizunpean, frogagirian.

      Bi gau egiten dituen pertsona bakoitzari bonu bat emanen zaio, eta honela erabiltzen ahalko du:

      -2 deskontu bisitetan/sarreretan, bakoitza 3 eurokoa gehienez. Ez dira metagarriak izanen.

      -Deskontu bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR