51/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, doako bisitetarako eta deskontuetarako 2009ko laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sektore ekonomiko guztiek oro har pairatzen duten gaur egungo atzeraldiak turismo sektorea ere jotzen du. Horrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua behartu du ohiz kanpoko neurri batzuk planifikatzera, "Nafarroa, bizitzeko moduak" kanpainiaren barruan. Apeu gisa "Nafarroak dohainik hartzen zaitu" eslogana ibiliko du. Neurri horien funtsezko helburua Nafarroako turismo sektorea bultzatu eta balizko turistak erakartzea da, destino gisa Nafarroa aukera dezaten, abagune bereziki ahul batean lojamenduko, jatetxeetako, jardueretako eta abarretako kontsumoa sustatuz.

Kanpaina horrekin Nafarroa bisitatu eta bertan lo egiten duten turistek Nafarroako turismo eta kultura zentro eta ekipamendu gehienetarako doako sarrerak edo turismo jardueretarako deskontuak gozatuko dituzte. Zehazki, neurriaren funtsa hauxe da: ostalariek edo arauturiko lojamenduen titularrek berek baldintza batzuk betetzen dituzten bezeroei bono batzuk emanen dizkiete, jarduera edo azpiegitura enpresetan eta turismo ekipamenduetan aurkezten direnean doakotasunak edo deskontuak eskaintzen dituzten koska edo hegal batzuk edukiko dituztenak. Enpresa eta ekipamendu horiek bono edo bono-koska tolesgarriak ordainketa gisa onartuko dituzte eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dituzte, horrek konpentsa ditzan.

Nafarroako Gobernuak, krisiaren kontra sustatzen ari den neurrien esparruan, 2009ko maiatzaren 11ko Erabakiaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari baimena eman zion aurreko lerroetan aipatzen den deialdia banakako ebaluazio araubidean tramitatzeko.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. -Turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako 2009. urteko laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. -Deialdi honi aurka egiteko gastua baimentzea, 1.250.000,00 euro gehienez ere, 2009rako gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontusailaren kargura.

  3. -Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Deialdi honen eta beronen oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean."

    Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak departamentu hartan duen kontu-hartzailetza delegatuari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    TURISMO JARDUERETARAKO DOAKO BISITETARAKO ETA DESKONTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, 2009RAKO

  4. Xedea

    Oinarri arautzaileen xedea balizko turistak erakartzea da, destino gisa Nafarroa aukera dezaten, eta Nafarroako turismo sektorea sustatu eta dinamizatzea.

  5. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak

    Kanpainaren funtsa bonoak banatzea da, kanpainan izena eman duten establezimendu eta azpiegituretan egin beharreko bisita eta/edo jardueren preziotik kendu beharreko gehieneko balioa adieraziko dutenak. Nafarroan kanpainari atxikiriko Nafarroako lojamendu establezimenduek bertan gaua ematen duten bisitari eta turistei emanen dizkiete, baldintza hauei jarraituz:

    a).-Banakako bezeroak edo taldeak, gutxienez 2 gau ematen dituztenak*: bi gauean behin bono bana emanen da (helduen bonoak 12 urtetatik aurrera eta haurrenak 11 urte bitarte, hori barne). Horrek bide emanen du doako 4 bisita eta 2 deskontu izateko, ezin metatu diren jardueretan. Haietariko bakoitzak 6 euro balioko du gehienez. Gehienez ere 3na bono banatzen ahalko dira.

    -Bi gau establezimendu berean ematen ez dituzten bezeroen kasuan, bigarren lojamenduak dagokion bonoa ematen ahalko du, baina lehen establezimenduko faktura zigilatu beharko du eta haren kopia bat egin, berearekin batera, emaniko bonoaren jatorrizko agiriari gehitzeko.

    b).-30 pertsonako edo gehiagoko talde antolatuak, hoteletan gau bat ematen dutenak: 30 pertsonako talde bono bat emanen zaio antolatzaileari, bisita eta/edo jarduera baterako gehienez ere 150 euro balioko duena.

  6. Onuradunak eta kanpainarekiko atxikipena.

    Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak eta nafar hartzailea lantzen duten eta deialdi hau argitaratzean Nafarroako Turismo erregistroan behar bezala inskribaturik dauden bidaia agentziak izaten ahalko dira neurri horren onuradunak, baita publikoari prezio baten bidez irekirik egon ohi diren turismo eta kultura arloko azpiegitura guztien kudeatzaileak ere, espresuki kanpaina honi badatxezkio.

    Turismo aktibo eta kulturaleko enpresen, bidaia agentzien eta turismo eta kultura arloko azpiegituren kudeatzaileen atxikipen eskaerak behar bezala beteriko inprimaki baten bidez aurkeztuko dira. Inprimaki horrek I. eranskineko datuak bilduko ditu gutxienez. Inprimaki hori http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orritik jaisten ahal da (1. inprimakia: enpresaren atxikipen eskaera). Inprimakiarekin batera, eskatzailearen NAN/IFZ aurkeztuko da.

    Atxikipen eskaerak zuzenean Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentura igorriko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik eta gehienez ere 7 egun naturaleko epean.

    Eskaera horiek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentukoa ez beste erregistro batean aurkezten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR