393/2013 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2013-2014 ikasturtean diseinuko goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera berariazko proben deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen dira, besteak beste diseinuko goi mailako ikasketak. 57.2 artikuluak ezartzen du diseinuko goi mailako ikasketak egiteko, beste betebehar akademiko batzuk betetzeaz gainera, beharrezkoa dela sarrera proba bat gainditzea. Proba horretan izangaiek erakutsi beharko dute behar bezalako ezaupide eta trebetasun profesionalak dituztela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 12. artikuluan eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluan, araututa dago diseinuko goi mailako titulua lortzeko irakaskuntza ofizialetan izangaiak sartuko direla berariazko proba gaindituz, betiere izangaiak batxiler-titulua badu edo 25 urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko proba gainditu badu, edo, 19 urtetik gorakoen kasuan, goi mailako arte ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun probak gainditu baditu.

Halaber, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinuko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak, 5.4 artikuluan, zehazten du hezkuntza administrazioei dagokiela, beren eskumenen esparruan, ikasketa horietan sartzeko berariazko probarako deia egitea eta hura antolatu, garatu eta ebaluatzea.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean eman 30/2013 Foru Aginduak ezartzen ditu diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 27an eman 61/2013 Foru Aginduak finkatzen du Nafarroako Foru Komunitatean diseinuko goi mailako ikasketetara sartzeko proben tarifa.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urtarrilaren 22an emandako 22/2013 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen lanbide heziketako irakaskuntzen, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako, 2013-2014 ikasturterako, bai eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probarako ere.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak maiatzaren 22an eman 509/2013 Ebazpenak baimena eman zuen Iruñeko “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduna ireki eta funtzionamenduan jartzeko, diseinuko goi mailako arte ikasketak irakastearren, bere lau espezialitateekin: grafikoa, produktua, barnealdeak eta moda. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ekainaren 12an eman 551/2013 Ebazpenaren bidez zuzendu ziren maiatzaren 22ko 509/2013 Ebazpenean atzemandako akatsak.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak emandako aldeko txostena ikusirik, bidezkoa da 2013-2014 ikasturtean Nafarroako diseinuko goi mailako ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. 2013-2014 ikasturtean Nafarroako diseinuko goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren oinarri arautzaileekin bat.

  2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Iruñeko Arte Eskolara eta Iruñeko “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimendunera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

    Iruñean, 2013ko uztailaren 24an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

    1. eranskina

    Oinarriak

  5. –Xedea eta eremua.

    Ebazpen honen xedea da diseinuko goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea 2013-2014 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, horren bidez arauak eman baitira diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezartzeko Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

  6. –Eragina eta balioa.

    Sarrera proba gainditzeak ahalmena ematen du soilik 2013/2014 ikasturtean matrikula egiteko, eta ahalbidetzen du ikasketa horiek ematen dituen Estatuko edozein ikastetxetara joateko, kontuan izan gabe haietan ikasteko tokirik ote dagoen.

  7. –Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    3.1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR