30/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 3.5 artikuluan, ezartzen du goi mailako ikasketa artistikoek goi mailako irakaskuntzaren lerruna dutela. Irakaskuntza horien barruan, legearen 57. artikuluan, diseinuko goi mailako ikasketak daude.

Beste aldetik, aipatu lege organikoak, 58. artikuluan, xedatzen du Gobernuari dagokiola irakaskuntza horien egitura eta oinarrizko edukia finkatzea.

Eskumen hori dela eta, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua onetsi zen, goi mailako ikasketa artistikoak antolatzen dituena, baita maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretua ere, diseinuko goi mailako graduko ikasketa artistikoen oinarrizko edukia arautzen duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak,titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Premisa horren pean, eta 633/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, arau hau egin da, Diseinu grafikoa, Barne-diseinua, Produktuen diseinua eta Moda-diseinua espezialitateen ikasketa plana eta antolamendua ezartzeko Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Foru aginduaren xedea da diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g artikuluak ematen didan erregelamendu-ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean.

  3. Foru agindu hau aplikagarria izanen da irakaskuntza horiek ematen dituzten eta Nafarroako Foru Komunitatean aritzen diren ikastetxe publiko eta pribatuetan, behar bezalako baimena badute.

    1. KAPITULUA

    Antolamendua eta ikasketa plana

  4. artikulua. Diseinuko goi mailako ikasketen antolamendua.

  5. Diseinuko goi mailako ikasketek honako espezialitate hauek dituzte:

    –Diseinu grafikoa.

    –Barne-diseinua.

    –Moda-diseinua

    –Produktuen diseinua.

  6. Diseinuko goi mailako ikasketek 240 ECTS kreditu dituzte eta 60 ECTS kredituko lau kurtsotan egituratzen dira. Kreditu bat eskuratzeko 30 irakastordu behar dira, horietatik %40 zuzeneko irakaskuntzakoak izanik.

  7. Diseinuko goi mailako ikasketen araubidea eskolaldi osokoa edo eskolaldi partzialekoa izaten ahalko da.

  8. Kurtso bakoitzaren iraupena 36 astekoa izanen da, eskolaldiak eta presentziako bestelako jarduerak barne. Ikastetxe publikoetako koordinazio didaktikoko departamentuek edo ikastetxe pribatuetan eginkizun hori betetzen duen organoak definituko dituzte jarduera horiek. Ikasketak antolatzeko denbora-unitateak seihilekoa eta ikasturtea izanen dira, eta haien barnean presentziako irakastaldiak eta ebaluazio probaldiak sartuko dira.

  9. artikulua. Ikasketa plana

  10. Ikasketa planean zeharkako gaitasunak, gaitasun orokorrak eta berariazkoak sartzen dira, baita espezialitate bakoitzerako definitzen diren lanbide profilak ere (foru agindu honen I. eranskinean bilduak).

  11. Halaber, II. eranskinean diseinuko goi mailako ikasketak osatzen dituzten lau kurtsoen ikasketa plana ezartzen da, espezialitateen arabera, ikasgaiak zehaztuta. Irakasgai bakoitzean datu hauek zehazten dira: mota, esleitutako ECTS kredituak, gaitasunak eta deskriptoreak. Beste aldetik, 240 ECTS kredituak honela banatzen dira:

    1. Oinarrizko prestakuntzako ikasgai eta irakasgaiak: 70 ECTS kreditu, gutxienez.

    2. Espezialitateko nahitaezko prestakuntzako ikasgai eta irakasgaiak: 108 ECTS kreditu, gutxienez.

    3. Aukerako irakasgaiak: 24 ECTS kreditu.

    4. Kanpoko praktikak: 12 ECTS kreditu.

    5. Ikasketen bukaerako lana: 20 ECTS kreditu.

  12. Foru agindu honen aplikazio eremuan sartzen diren ikastetxeek aukerako irakasgaien berezko eskaintza eginen dute, Hezkuntza Departamentuak horretarako ematen dituen jarraibideei jarraikiz eta foru agindu honetan xedatutakoarekin bat.

  13. Ikastetxeek kanpoko praktiken programa bat egin eta garatuko dute. Aldez aurretik, Hezkuntza Departamentuak programa hori arautzeko prozedura ezarriko du.

  14. Diseinuko Goi mailako Titulua lortzeko, ikasleak ikasketen bukaerako lan bat egin beharko du. Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu lan horren edukia eta prozedura.

    1. KAPITULUA

    Ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzea

  15. artikulua. Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzea.

  16. Diseinuko goi mailako ikasketak egiten hasteko, batxiler titulua eduki behar da, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua.

  17. 19 urtetik goitikoak edo matrikulatutako ikasturtean adin hori betetzen dutenak, artikulu honetako 1. idatz zatian ezarritako ikasketa baldintzak betetzen ez badituzte ere, ikasketak horiek egiten hasten ahal dira Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen heldutasun proba gainditzen badute. Proba horretan izangaiak heldutasuna frogatuko du Batxilergoaren helburuei dagokienez. Proba horrek betiko balioko du goi mailako ikasketa artistikoetan sartzeko Estatu osoan.

  18. 1. eta 2. idatz-zatietako kasuetan, ezarrita dagoen espezialitate bakoitzerako berariazko sarrera proba ere gainditu behar da. Proba gainditzen dutenak haren deialdian adierazitako ikasturtean bakarrik matrikulatzen ahalko dira.

  19. Ezarrita dagoen espezialitate bakoitzerako berariazko probaren deialdiak Hezkuntza Departamentuak onetsi eta argitaratuko ditu. Ikasturtea hasi aurretik, urtero, probaren deialdi bat eginen da. Egoki irudituz gero, beste deialdi bat egin liteke. Proba hori gainditzeak irakaskuntza horiek ematen dituzten Estatuko edozein zentrotan sartzeko aukera ematen du.

  20. Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikarien titulua dutenak zuzenean hasten ahal dira diseinuko goi mailako ikasketak egiten, berariazko sarrera proba egin gabe.

  21. artikulua. Matrikula.

  22. Diseinuko goi mailako ikasketak ikastetxe publiko batean hasten direnek kurtso osorako egin behar dute matrikula.

  23. Hurrengo ikasturteetan gutxienez 30 ECTS krediturako matrikula egin behar dute ikasleek.

  24. Azkeneko mailan, salbuespenez, 30 ECTS kreditu baino gutxiagotarako matrikula daitezke, baldin eta hori ikasketak bukatzeko falta dituen kreditu guztietan matrikulatzea bada.

  25. Aukerako irakasgairen bat gainditzen ez badu, ikasleari aukera emanen zaio hurrengo ikasturtean ikastetxeak eskaintzen duen beste irakasgai batean matrikulatzeko, deusetan galarazi gabe aukerako irakasgai hartako deialdiak erabilitzat kontabilizatzea.

  26. artikulua. Beste ikastetxe batetik datozen ikasleen matrikulazioa.

    Beste ikastetxe batetik datozen ikasleen kasuan, zuzendaritzak baimena eman dezake, salbuespen gisa, matrikula foru agindu honen 5. artikuluan ezarritako moduaz bestela egiteko.

  27. artikulua. Matrikula deuseztatzea.

  28. Diseinuko goi mailako ikasketen irakasgaietarako matrikula deuseztatzen ahalko da. Horretarako, ikastetxe publikoen kasuan, ikasleek idatzizko eskaera aurkeztu beharko dute ikastetxeko zuzendaritzan hilabeteko epean, kasuan kasuko irakasgaien eskolak hasten direnetik hasita.

  29. Epe hori igarota, matrikula deuseztatuko da soilik ikastetxeko zuzendaritzak jotzen duenean ondoko inguruabarretariko bat gertatu dela eta agiri bidez behar bezala frogatu bada:

    –Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

    –Lanpostu batean hasi izana.

    –Familiako betebeharrak, ikaslea eskoletara normaltasunez joatea eragozten badute.

  30. Ikastetxeko zuzendaritzak diseinuko goi mailako ikasketen irakasgaietarako matrikula deuseztatzeko eskaeren gainean emanen dituen ebazpenak arrazoiak azaldurik eginen dira, eta idatziz igorriko zaio eskatzaileari.

  31. Matrikula deuseztatzeko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agerraraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da deuseztapen horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Halakoetan, ikasleari ez zaizkio zenbatuko deuseztatutako irakasgaiei dagozkien deialdiak.

  32. Irakasgai bakoitzaren matrikula behin bakarrik deuseztatzen ahalko da. Hurrengo ikasturtean, ikasle ofizial gisa jarraitu ahal izateko, aurrekoan deuseztatutako irakasgai guztietarako matrikula egin beharko dituzte ikasleek.

  33. Ikasturte bateko irakasgai guztien deuseztapena behin bakarrik egiten ahalko da. Matrikula osoa deuseztatu duten ikasleek beren ikasketak egiten jarrai dezakete ikastetxe berean ikasleak onartzeko beste prozedura batean parte hartu gabe, baina soilik hurrengo ikasturtean.

  34. Ikastetxe publiko batean matrikula deuseztatu izanak ez du emanen prezio publiko gisa ordaindutako diru-kopurua itzultzeko eskubidea.

  35. artikulua. Iraupena.

  36. Ikastetxe publikoen kasuan, diseinuko goi mailako ikasketak egiten jarraitzeko, ikasleak 18 kreditu gainditu beharko ditu ikasturtearen bukaeran.

  37. Ikasleek zazpi ikasturte izanen dituzte diseinuko graduko ikasketak bukatzeko, irakasgai bakoitzean ezarritako gehieneko deialdi kopurua deusetan galarazi gabe.

    Beste autonomia erkidego batzuetatik ekarritako espedienteen kasuan, ikasketa hauek egiteko gehieneko denbora kalkulatzearen ondorioetarako, aurretik egindako ikasturteak ere aintzat hartuko dira.

    1. KAPITULUA

    Ebaluazioa eta titulazioa

  38. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  39. Ikaslearen ikasketa prozesua baloratzeko helburua du ebaluazioak, eta diseinuko goi mailako ikasketentzat zehaztutako gaitasun zeharkako, orokor eta berariazkoak zer gradu eta mailatan eskuratzen diren hartuko du kontuan.

  40. Diseinuko goi mailako ikasketa artistikoetan, ebaluazioak Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzen diren ikasketa planaren elementuak hartuko ditu kontuan.

  41. Ebaluazioa irakasgai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR