188/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, zerga gaietako dirusarrera bidegabeak nola itzuli eta tributupekoen tributu jardunen gaineko zuzenketa eskaerak, inpugnazioak eta eztabaidak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Dekretu honek, funtsean, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra (hemendik aurrera T.F.L.O.) garatzen du partzialki erregelamendu bidez eta, zehazkiago, 142. artikulua -9.1.b) artikuluarekin bat- zerga gaietako dirusarrera bidegabeen gainean.

T.F.L.O.ko 142. artikuluak erregelamenduaren esku uzten du zenbait gairen araubidea: alde batetik, zer prozedurari jarraitu behar zaion dirua itzultzeko eskubidea onartzeko, zein den bidegabeko dirusarreraren kasua, eta bestetik, nola itzuli behar den, zilegi izanen baita konpentsazioz egitea, T.F.L.O.ko 59. artikuluak agintzen duenaren arabera. Lege agindu horri egiten dio men Foru Dekretu honek eta garatu egiten du, bai eduki aldetik bai prozedura aldetik.

Gogoan hartu behar da, halaber, autolikidazioak, zerga jasanarazpenak eta atxikipenak edo konturako sarrerak inpugnatzeko, araudi berariazko batera jo behar dela, T.F.L.O.ko seigarren xedapen gehigarriak ezarri bezala.

Azken batez, Foru Dekretu honen helburua arautzea da zerga gaietako dirusarrera bidegabeak nola itzuli, autolikidazioak nola zuzendu, eta atxikipen jardunak, konturako sarrerak eta zerga jasanarazpenak nola inpugnatu.

Hona hemen zer arrazoi dauden itxuraz askotarikoak diren gaiak edo eskubide eta betebehar desberdinak ekartzen ahal dituztenak batera arautzeko:

-Bai autolikidazioak zuzentzean, bai atxikipen egintzak edo zerga jasanarazpenak inpugnatzean, gerta daiteke Zerga Administrazioari bidegabeki egindako dirusarrerak itzuli beharra.

-Segurtasun juridikoa hobetuko bada, komeni da araudia ahal den gehiena batzea, herritarrak bere eskubideak aiseago erabil ditzan. Bistan da arauak askotarikoak direnean berme gutxiago dituela tributupekoak legez ezarrita dauden zorrak zehatz ordaintzeko eta, dirusarrera bidegaberik egin badu, itzul dakion eskatzeko edo, besterik gabe, autolikidazio bat zuzentzeko, nola edo hala haren interes bidezkoei kalte egin badie.

-Tributu baten hartzekoduna beti erakunde publiko bat izanik ere, zerga kudeatzeko gaur egungo formulek hainbat betebehar ezartzen dizkiete herritarrei: aitorpenak, likidazioak, jasanarazpenak, atxikipenak, konturako sarrerak egin beharra, batetik, eta bai atxikipen, konturako sarrera eta jasanarazpen horiek onartu beharra ere, bestetik. Horiek denak, gaur den egunean, garrantzi handia hartu dute eta, beraz, komeni da obligazio horiek argiak izatea, arauak bateginik egotea eta, azken batez, erreklamazio bidea erraza izatea tributupekoak juzgatzen badu lege antolamendua urratu dela edo, nola edo hala, hark kalte egin diola.

Dirusarrera bidegabeak itzultzea legezko eginbeharra da, hau da, Administrazioari T.F.L.O.ko 9.1.b) eta 142. artikuluek ezartzen dioten eginbeharra. Arau horretan aipatzen diren kasuak gertatzen direnean, hau da, zerga zorrak ordaintzean dirusarrera bidegabeak egin direnean, sarrera horiek itzuli egin behar dira, dagokien berandutze interesa gehituta.

T.F.L.O.ko 9.1.b) artikuluak, tributupekoen eskubide orokorren artean, dirusarrera bidegabeak atzera eskuratzeko eskubidea aipatzen du, 50.2.c) artikuluan aurreikusten den berandutze interesa gehituta, hartarako errekerimendurik egin beharrik izan gabe.

Artikulu horretan argi bereizten da zer den dirusarrera bidegabeak itzultzea eta zer diren ofiziozko diru-itzultzeak, zerga bakoitzaren kudeaketatik heldu direnak. Bereizkuntza horrek ez du galarazten bi kasuek bat egitea itzultze guztietan berandutze interesa aplikatu beharrari dagokionez, hartarako errekerimendurik egin beharrik gabe. 9.1.b) artikuluko bereizkuntza horren ondorioz, erregulazio bana ematen zaie T.F.L.O.ko 88. eta 142. artikuluetan, hurrenez hurren.

Dirusarrera bidegabeak itzuli beharrari "ex lege"ko obligazioaren maila eman zaiolarik, kasu hau beste hauetatik bereizten da:

-Zerga zorren ordainaraztea eteteko eman diren bermeen kostua berreskuratzeko eskubidea, T.F.L.O.ko 9.1.a) eta 149. artikuluetan arautua.

-Ofiziozko itzultzea, T.F.L.O.ko 88. artikuluan aipatua.

-Administrazio Publikoaren ondarearen gaineko erantzunbeharra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko X. tituluan arautua.

Arau bidez, beraz, dirusarrera bidegabeak berreskuratzea tributupekoen eskubide bihurtu da, eta beraz, "sensu contrario", Administrazioaren betebehar.

Foru Dekretu hau hiru Titulutan egituratu da: dirusarrera bidegabeak itzultzeari buruzkoa, aitorpen-likidazioak edo autolikidazioak zuzentzeari buruzkoa eta atxikipenak edo konturako sarrerak eta zerga jasanarazpenak inpugnatzeari buruzkoa.

  1. Titulua bera ere hiru Kapitulutan zatiturik dago, arau orokorrak, dirua itzultzeko eskubidea onartzeko prozedura eta itzultzea bera gauzatzekoa garatzen dituztenak.

    Hiru xedapen gehigarri ere sartu dira, xedapen iragankor bat, bi indargabetzaile eta azken xedapen bi.

    Foru Dekretu honen edukia Nafarroako Kontseilura igorri zen, Nafarroako Gobernuak 2002ko apirilaren 29an Erabakia hartuta, hark nahitaezko irizpena eman zezan.

    2002ko ekainaren 10ean eman du irizpen hori, eta arauaren edukia Antolamendu Juridikoari guztiz lotzen zaiola uste du.

    Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  2. TITULUA

    Dirusarrera bidegabeak itzuli beharra

  3. KAPITULUA

    Arau orokorrak

    1. artikulua. Dirua itzultzeko eskubidea nork duen.

    2. Tributupekoek badute eskubidea Foru Komunitateko Diruzaintzan bidegabeki egindako dirusarrerak, zerga zorrak ordaintzekoak, itzul dakizkien.

    3. Dirusarrera bidegabeak itzultzeko eskubidea hasierako titularraren oinordekoei edo kausahabenteei pasatuko zaie.

      Enpresa bategitea gertatzen bada, eta bategite hori batak bestea irentsiz edo sozietate berria sortuz egiten bada, desagertutako entitateak itzultzeko eskubideren bat bazuen, entitate berria edo entitate irenslea izanen da eskubidearen jabe.

      Partezko nahiz osotarako erdibitzea gertatzen bada, zilegi izanen da eskubide hori sortutako entitateei nahiz erdibitzearen onura hartzen duten entitateei eskualdatzea, merkataritzari buruzko legeek agintzen duenaren arabera.

      Sozietate edo entitateen desegitea eta likidazioa tartean direnean, haien bazkide edo partaideek bereganatuko dute eskubidea.

    4. artikulua. Dirua itzultzeko kasu orokorrak.

    5. Foru Komunitateko Diruzaintzan bidegabeki egindako dirusarrera bat itzultzeko eskubidea onartzeko, eta itzultzea nola egin erabakitzeko, Titulu honetako II. eta III. Kapituluetan agintzen dena hartuko da aintzat.

    6. Bereziki, kasu hauek dira dirusarrera bidegabeak:

      1. Ez zegoen zorra ordaindu denean.

      2. Ordaintzera behartzen duen egintzak preskribitu ondoren, Administrazioak likidatutako zerga zorra edo tributupekoak berak autolikidatua ordaindu denean. Orobat, likidazioa egiteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR