67/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, gizarte laneko diplomadunak prestatzeko beka bat emateko deialdia egiten duena, Immigraziorako Bulegoan aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, batetik, prestakuntza beka ematea egokia eta gizarte interesekoa dela, eta, bestetik, deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla. Orobat, kontu-hartzailetza delegatuak ontzat eman du deialdia.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru agindu bidez, gizarte laneko diplomadunak prestatzeko beka bat emateko deialdia onestea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Immigraziorako Bulegoan aritzeko.

2. Gizarte laneko diplomadun izateko prestakuntza beka emateko oinarri arautzaileak onestea.

3. 11.106,12 euroko gastu bat baimentzea foru agindu honen ondoriozko betebeharretarako, honako honen kargura:

  1. 4.627,55 euro, "Beka, ikerketa proiektu eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko A60000 A0200 4809 231900 kontu-sailaren kargura, gastuen aurrekontutik eta,

  2. 6.478,57 euro, 2013ko gastuen aurrekontuan aurreko a) atalean adierazitakoaren baliokidea izanen den kontu-sailaren kargura.

    4. Erreserba ekonomikoa ondoren azaltzen den bezala hedatzea, hurrengo ekitaldi ekonomikoetan luzatzerik izan daitekeelako: 4.627,55 euro 2013. urterako, 11.106,12 euro 2014. urterako eta 6.478,57 euro 2015. urterako, 2012. urteko gastuen aurrekontuko aipatutako kontu-sailaren baliokide izanen diren kontu-sailen kargura. Hori guztia, aurrekontuan behar adinako krediturik bada.

    5. Foru agindu hau jakinaraztea Immigraziorako Bulegoari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    6. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2012ko ekainaren 20an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    1. ERANSKINA

    2012. urterako, prestakuntzako beka bat emateko deialdiaren oinarriak. Beka Immigraziorako Bulegoan aritzeko da

    1. oinarria.-Xedea.

    Deialdiaren xedea da gizarte laneko diplomadunak prestatzeko beka bat ematea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Immigraziorako Bulegoko Programak Kudeatu eta Koordinatzeko Atalean aritzeko.

    2. oinarria.-Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdi honetarako 4.627,55 euro erabiliko dira, indarrean den 2012. urteko gastuen aurrekontuko "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko A60000 A0200 4809 231900 kontu-sailaren kargura, eta 11.106,12 euro 2013. urterako, 11.106,12 euro 2014. urterako eta 6.478,57 euro 2015. urterako, 2012. urteko gastuen aurrekontuko aipatutako kontu-sailaren baliokide izanen diren kontu-sailen kargura. Hori guztia, aurrekontuan behar adinako krediturik bada.

    3. oinarria.-Iraupena.

    Prestakuntza bekaren iraunaldia kontzesioaren ebazpenean agertzen den egunean hasi eta handik 12 hilabetera bukatuko da. Aurreikuspenaren arabera, bekaren gauzatzea 2012ko abuztuaren 1ean hasiko da. Dena dela, Immigraziorako Bulegoko Programak Kudeatu eta Koordinatzeko Atalak eskatzen baldin badu, organo eskudunak zilegi izanen du 12 hilabeteko luzapenak onartzea, betiere iraupen bereko luzapenak; gehienez ere hiru urtez luzatuko dira, hasierako aldia eta luzapenak barne.

    4. oinarria.-Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Prestakuntza bekak 891 euro izanen ditu hilean edo, hala badagokio, zati proportzionala, eta hilabetea bukatu ondoren ordainduko dira.

    Aipatutako diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

    Halaber, bekaren hilabeteko kopurutik Gizarte Segurantzako kuota kenduko da, bekadunari dagokiona, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera; dekretu horrek prestakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nola eta zein baldintzatan sartzen diren arautzen du, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR