8/2012 FORUA AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2008 Foru Agindua aldatzen duena; horren bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateentzako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2008 Foru Aginduaren bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateentzako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 21eko 11/2010 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin ziren diru-laguntza ordaintzeko modua, justifikatzeko prozedura eta diru-laguntzen gaineko informazio, zabalkunde eta publizitateari buruz onuradunek duten betebeharra.

Desgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateentzako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzen hiru deialdi ebatzi ondoren, diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuak egokitzeko beharra ikusi da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehen artikulua.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2008 Foru Aginduaren 3.1, 7.1, 7.2 eta 10.3 artikuluak aldatzea; haren bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateentzako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Hona hemen nola gelditu diren artikuluok:

Bat.-3. artikulua. Betebeharrak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak kobratu ahal izateko, entitateek betebehar hauek bete beharko dituzte:

  1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatuta egotea:

    -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen erregistroan inskribaturik egotea.

    -Entitatearen izaera juridikoagatik bidezkoak diren erregistroetan.

    Entitatea duela bi urte edo gehiago eratua izatea.

  2. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori artikulu honetako a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

  3. Irabazi-asmorik ez izatea.

  4. Erakundearen xedea desgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

  5. Xedeak lortzeko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea.

  6. Funts berekietatik eta/edo beste diru-laguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantziazioa izatea.

  7. Gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR