35/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuari atxikirik, Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzea) honako hau xedatzen du:

“1. Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko plantillako lanpostu hutsak irakaskuntzako funtzionarioek beteko dituzte aldi batez, zerbitzu eginkizunetan, berdintasun, meritu, gaitasun eta publikotasun printzipioak kontuan izanik.

  1. Irakaskuntzako funtzionario horiek Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko ezarri betekizunak bete beharko dituzte.

  2. Betiere, lanpostu huts horien adjudikazioan, lehentasuna emanen zaie azken hautapen prozesuko oposizioaldia gainditu eta plazarik eskuratu ez zuten izangaiei, zerbitzuan behar diren lanbide eta hizkuntz eskakizunekin bat etorriz.”

    Azken urteotan Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko plazetarako LEPik izan ez denez, lanpostu horietan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak, berariazko deialdien babesean eratuak, hustu direnez eta kidego horretan hutsik dauden plazak gutxienez aldi baterako bete beharra dagoenez, bistan da komenigarri dela aldi baterako langileak hautatzeko izan daitezkeen sistema guztiak antolatzea, lanpostu horiek zerbitzuaren premiak eskatzen duen bezain azkar betetzeko.

    1. TITULUA

    Arau orokorrak

  3. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Hezkuntza Departamentuari atxikirik, Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak ezartzea du xede foru agindu honek.

  4. artikulua. Hautatzeko printzipioak.

  5. Foru agindu honetan aurreikusitako prozedurei jarraituz hautatuko da.

  6. Betiere, hautatzeko prozeduretan kontratazioa ahalik eta eraginkortasun eta arintasun handienarekin egitea bilatuko da.

  7. artikulua. Lanpostuetan aritzeko araubidea.

    Zerbitzu eginkizunetan beteko dira Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak, haietan aldi baterako arituz.

    1. TITULUA

    Izangaiak hautatzeko prozedurak.

  8. artikulua. Zerrendak eratzeko prozedurak eta lehentasun hurrenkera.

  9. Hezkuntza Departamentuak Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak eratzen ahalko ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, lehentasun hurrenkera honen arabera haien artean:

    1. Oposizioaldia gainditurik ere, sarrerako hautapen prozedura gainditu ez duten izangaien zerrenda. Foru agindu honen ondorioetarako, zerrenda hori oposizioaldia gainditu duten plaza gabekoen zerrenda deituko da.

    2. Oposizioaldiko probaren bi zati gaindituta, sarrerako hautapen prozesuetatik datozen izangaien zerrendak.

    3. Oposizioaldiko probaren zati bat gaindituta, sarrerako hautapen prozesuetatik datozen izangaien zerrendak.

    4. Berariazko deialdi baten bidez eratutako izangaien zerrendak.

  10. Sarrerako hautapen prozedurako deialdiek edo berariazkoek zer zehazten duten, horren arabera eratuko dira gaztelaniazko zerrenda bat eta beste bat, euskarazkoa, haietako bakoitzeko.

  11. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira zerrenda guztiak.

  12. artikulua. Izendapen bereziak.

    Salbuespen gisa, premia frogatuko arrazoiek hala eskatuta, eta 4. artikuluan zehaztutako zerrendetan prest dagoen izangairik ez dagoenean, Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak izendapen berezien bidez betetzen ahalko dira aldi baterako, haien eskakizunei hobekien egokitzen zaizkien pertsonekin, baldin eta 9. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Izendapen berezi horiek ikasturte baterako izanen dira; betiere, ikasturteko abuztuaren 31n bukatuko dira.

  13. artikulua. Oposizioaldia gainditu duten plaza gabekoen zerrenda.

    Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko, Hezkuntza Departamentuak egindako azken deialdiko oposizioaldia gainditu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiek eratuko dute oposizioaldia gainditu duten plaza gabekoen zerrenda.

    Izangai horiek oposizioaldiko eta lehiaketaldiko batura ponderatuaren bidez lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, zein deialditatik datozen, haien oinarriek diotenaren arabera.

    Oposizioaldia gainditu duten plaza gabekoen zerrendek indarra izanen dute harik eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdietako oposizioaldia gainditu duten plaza gabekoen zerrenda berriak eratu arte.

  14. artikulua. Sarrerako hautapen prozesuetatik datozen izangaien zerrendak.

    Sarrerako deialdira aurkeztu baina oposizioaldiko probaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR