130/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organiko orokorra ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Uztailaren 5eko 59/2011 Foru Dekretuak, berriz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organiko orokorra ezarri du, eta 1. artikuluan haren eskumen esparrua zehaztu.

Egitura organikoa zuzendaritza nagusien, zerbitzuen eta atalen mailan ezartzeko, beharrezkoa da dagokion foru dekretua onestea.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan bereganatutako eskumenak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baliatuko ditu: ogasun publikoa; jarduera ekonomikoaren eta hura garatzeko tresnen plangintza, programazioa, koordinazioa eta sustapena; aurrekontuen plangintza eta prestakuntza eta kontrol ekonomiko-finantzarioa; finantza politika eta koordinazio ekonomikoa Estatuarekin eta gainerako administrazio publikoekin; Hitzarmen Ekonomikoa; ondarea; ondasun higiezinak; enpresa sektore publikoa; estatistika; nazioarteratzea; Europako eta nazioarteko aferak eta haien politiken jarraipena egitea, bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

    3. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

    4. Era berean, Departamentuko kontseilaria kide anitzeko organo hauetako buru izanen da:

      -Nafarroako Estatistika Kontseilua.

      -Kontratazio Publikorako Batzordea.

    5. Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

    6. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      4. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

    8. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita egonen da eta bere estatutuek arautuko dute.

    9. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak agintzen duen beste edozein.

    10. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak beteko ditu Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, lehiaren babesaren arloko espedienteen tramitazioa, indarreko xedapenek emandakoak eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    11. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumen esparru materiala.

      Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu, gai hauetan:

      -Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

      -Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

      -Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      -Nafarroako Gobernuaren eta MODERNA Fundazioaren arteko koordinazioa.

      - Estatuarekin eta beste administrazio publikoekin koordinazio ekonomikoa egitea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honetan egin dezaketenaz gain.

      -Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez, Estatuarekiko harremanak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoan ukitutako gainerako erakundeekin ere.

      -Estatistika.

      -Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

      -Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten politika eta ekintzak.

      -Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik.

      -Kanpoko finantzaketa lortzea.

      -Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak bultzatzea, lankidetzakoak eta partzuergokoak, Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

      -Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

      -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioartekoekin dituzten harremanetan.

      -Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.

      -Indarra duten xedapenek esleitutako gainerako eginkizunak.

    3. artikulua. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

      1. Ekonomia Zerbitzua.

      2. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

      3. Nafarroako Estatistika Institutua.

    5. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza zuzendaritza nagusi honi atxiki zaio.

    6. ATALA

      Ekonomia Zerbitzua

    7. artikulua. Ekonomia Zerbitzuaren eginkizunak.

      Ekonomia Zerbitzuak, zuzendaritza nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

      -Analisi ekonomikoak eta prospektiba azterlanak egitea.

      -Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      -Eskualde politikarekin eta Estatuko nahiz Europar Batasuneko beste politika ekonomiko batzuekin koordinatzea.

      -Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez, Estatuarekiko harremanak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoan ukitutako gainerako erakundeekin ere.

      -Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoarekin lotuta dauden finantza fluxuen jarraipena eta kontrola.

      -Estatuarekin koordinazio ekonomikoa egitea, haien eskumeneko gaietan, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honetan egin dezaketenaz gain.

      -Politika eta programa publikoen jarraipena, azterketa eta ebaluazioa.

      -Indarra duten xedapenek esleitutako gainerako eginkizunak.

    8. artikulua. Ekonomia Zerbitzuaren egitura.

      Ekonomia Zerbitzuak atal hauek ditu:

      1. Politika Ekonomikoaren Atala.

      2. Proiektu Estrategikoen Atala.

    9. artikulua. Politika Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

      Politika Ekonomikoaren Atalak, zuzendaritza nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

      -Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren arloko proposamenak egin, koordinatu, sustatu, abiarazi eta haien jarraipena egitea.

      -Gobernuak tratatu beharreko gai ekonomikoetan, lehentasunak zehaztea eta gai horiei buruzko txosten-proposamenak egitea.

      -Politika eta programa publikoen jarraipena, azterketa eta ebaluazioa.

      -Nafarroako egitura ekonomikoari buruzko analisiak eta azterlanak egin eta zabaltzea.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR