81/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Azkenik, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura.

  1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

    2. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

    3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxikita dago.

  3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zituzten eskumenak.

  4. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain hartzen ditu Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak zituen eskumenak, Hezkuntzako Ikuskapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR