82/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa zuzendaritza nagusien, idazkaritza tekniko nagusiaren eta erakunde autonomoen mailan ezartzeko xedez, beharrezkoa da foru dekretu hau onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Foru lege beraren 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura.

    1.1. Osasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

    1. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

    2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    1.2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak Osasun Departamentuari atxikita egonen dira, eta beren estatutuen bidez arautuko dira.

    1.3. Miguel Servet Fundazioa bere estatutuen arabera antolatuko da, eta Osasun Departamentuaren sostengu zientifiko eta teknikorako erakunde bat da, irakaskuntzarako eta osasun arloko ikerketa sustatzeko.

  2. artikulua. Osasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

    Osasun Departamentuari dagokio Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR