56/2009 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bitartez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalak bitarteko organo guztiak biltzen dituena, bakoitzaren atxikipen eta eginkizunekin batera.

Foru dekretu honen helburuak dira, batetik, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren barreneko bi zerbitzu berrantolatzea eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuaren modernizazioaz berariaz jarduteko atal berri bat sortzea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren aldaketa.

  1. 9. artikulua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

    "9. artikulua. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia zerbitzu hauetan egituratzen da:

    1. Ikasketak Antolatzeko Zerbitzua.

    2. Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzua.

    3. Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzua.

    4. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzua."

  2. 2. atalaren izenburua aldatzen da. Hemendik aurrera "Ikasketak Antolatzeko Zerbitzua" izanen da.

  3. 10. artikulua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

    10. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

    Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

    -Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

    -Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

    -Estatuko zein autonomia erkidegoetako administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

    -Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

    -Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

    -Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroaz eta Diplomen eta Tituluen Erregistroaz arduratzea.

    -Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

    -Testuliburuak eta curriculumeko gainerako materialak aztertzea.

    -Haur Hezkuntzako lehen zikloa planifikatu eta garatzea.

    -Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

    -Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

  4. 11. artikulua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

    "11. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuaren egitura.

    Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

    1. Antolamenduaren eta Tituluen Atala.

    2. Helduen Hezkuntzako Atala.

    3. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atala.

  5. 12. artikulua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

    12. artikulua. Antolamenduaren eta Tituluen Atalaren eginkizunak.

    Antolamenduaren eta Tituluen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

    -Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

    -Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

    -Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

    -Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

    -Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

    -Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

    -Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa esparrukoak diren ikasketen curriculumak prestatu eta eguneratzea.

    -Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak tramitatzea.

    -Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

  6. 13. artikulua indargabetzen da.

  7. 14. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR