35/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Horrekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako bat Gizarte Politiketakoa da.

Foru dekretu honen helburua aipatu departamentuaren oinarrizko egitura organikoa garatzea da.

Horiek horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 2an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

  1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

Artikulu bakarra. Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa.

  1. Gizarte Politiketako Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia.

    2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  2. Orobat, Gizarte Politiketako Departamentuari atxikirik geldituko dira erakunde autonomo hauek:

    1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

    2. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua.

  3. Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.-Eskumenak bereganatzea.

    Immigrazio politikak koordinatzearen arloko eskumenak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak hartuko ditu bere gain.

    Bestalde, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak orain arte zituzten eskumenak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak hartu ditu bere gain hemendik aurrera.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Arauek indarrean jarraitzea.

    Departamentuaren egitura organikoa zerbitzuen eta atalen mailan garatzen ez den bitartean, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honen edukiari kontra egiten ez dion orotan.

    Hirugarren Xedapen Gehigarria.-Genero berdintasuna.

    Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honek genero gramatikal mugatuko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan (gaztelaniazko "consejero", "director", "presidente"...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR