15/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak egindako txostena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko hileko gehieneko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

  4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura eta Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko otsailaren 2an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

    Lehena.-Tarifen egonkortasuna ikasturtean zehar.

    Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta 2010-2011 ikasturtean ezin izanen dira aldatu.

    Bigarrena.-Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimentzen dituen egutegiaren eta ordutegiaren modalitatearen arabera eginen da.

    -A modalitatea: 11 hilekoren ordainketa, 216 egunetan irekitzen duten ikastetxeetan.

    -B modalitatea: 10,6 hilekoren ordainketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR