17/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2014-2015 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2014-2015 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2014-2015 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

  4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    ERANSKINA

    Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak.

    Oinarri eta tarifa horiek aplikatu behar zaizkie martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian zehazten diren ikastetxeei ere. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

    Lehenengoa–Tarifak ordaintzea.

    Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kasuko ikastetxerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da.

    HILEKO TARIFAK
    Eskolatzea Ordutegi osoko unitateak 240 euro
    Ordutegi murriztuko unitateak 227 euro
    Egun erdiko unitateak 170 euro
    Jantokia Tarifa 95 euro
    Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua
  7. 1.–Foru agindu honen ondorioetarako, kontuan hartuko da familia unitatearen zati direla legez bananduta ez dauden aita eta ama edo legezko tutorea edo tutoreak, halakorik badagokio, seme-alaba adingabeak, salbu eta gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak, eta judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alaba adindunak. Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren bidez frogatuko da. Familia gunean familia liburuan ageri ez diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR