343/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen egitura garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2012ko uztailaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura onesten zuen foru dekretua argitaratu zen, baita Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoen estatutuak onesten zituzten foru dekretuak ere. Lehenago, 2012ko uztailaren 5ean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak argitaratu ziren.

Foru dekretu horietan, besteak beste, departamentuaren eta aipatu erakunde autonomoen egitura organikoa arautu zen atalen maila arte.

Denbora iraganik, ikusi da eremu horien guztien egitura garatu behar dela atalaren azpiko mailetan, gaur dagoena eremuen egitura berrira egokituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

      Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura garatzea du xede foru agindu honek, departamentuari edo haren organoei atxikitako erakunde autonomoena barne, bulegoak eta ataletatik beherako beste unitate batzuk ezarriz.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

      Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

      –Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

      –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      –Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

    3. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuaren mende:

        –Pentsioen Bulegoa.

      2. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren mende:

        –Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.

        –Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

      3. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren mende:

        –Ikuskapen, Sustapen eta Lehiaren Defentsako Bulegoa.

    4. artikulua. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren egitura.

    5. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

        –Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

        –Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

        –Banakako Arreta Programen Bulegoa.

      2. Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzaren mende:

        –Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

        –Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

        –Horniduren Bulegoa.

    6. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren mendeko zentroek bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

      1. ‘El Vergel’ zahar etxearen mende:

        –Erizaintzaren Koordinaziorako Unitatea.

        –Mantentze-lanen Unitatea

        –Sukalde Unitatea

      2. San José zentroaren mende:

        –Zaintzaileen Koordinaziorako Unitatea.

      3. Santo Domingo zahar etxearen mende:

        –Kudeaketa Administratiboaren Unitatea

    7. artikulua. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren egitura.

      Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak bulego hauek ditu bere egituran, guztiak Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzaren mende:

      –Familia Bulegoa.

      –Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

      –Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

      –Familia-harreraren Bulegoa.

      –Adopzioaren Bulegoa.

    8. artikulua. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egitura.

    9. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiaren mende:

        –Kirola Sustatzeko Bulegoa.

        –Kirol Jokoen Bulegoa.

        –Kirol Federazioen Bulegoa.

        –Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa.

        –Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

      2. Administrazio eta Kudeaketa Atalaren mende:

        –Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

        –Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

      3. Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren mende:

        –Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.

        –Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

        –Gazteen Sormenaren eta beste zerbitzu batzuen Bulegoa.

        –Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa.

        –Gazteriaren Etxeen Bulegoa.

    10. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren mende dagoen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

      –Laguntzako Unitate Teknikoa.

      –Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

      –Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

  2. KAPITULUA

    Idazkaritza Tekniko Nagusia

    1. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

      Langileriaren Kudeaketarako Bulegoak Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, eta, Idazkaritza Tekniko Nagusiak kudeatzen dituen langileei dagokienez, eginkizun hauek ditu:

      1. Langileen espedienteak ireki, segimendua egin eta eguneratzea.

      2. Nomina bidez ordaintzen diren langileria gastuei buruzko agiriak tramitatzea.

      3. Langileei buruzko ohiko administrazio gaiak kudeatzea.

      4. Langileriaren inguruko arauak betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

      5. Langileen laneratzea eta puntualtasuna kontrolatzea.

      6. Aparteko orduen gastuak, bidaia-ostatuen sarietakoak, joan-etorrietakoak eta gastu aldakorrak neurrizkoak direla kontrolatzea.

      7. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      8. Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

    2. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

      Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzea, betiere aurretik saldoei buruz egin beharreko egiaztapen guztiak eginda.

      2. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren urte anitzeko lerroen segimendua egitea.

      3. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko administrazio unitateei laguntzea aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzen.

      4. Kontu-hartzailetzako eta aurrekontuetako gaien inguruko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

      5. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      6. Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

    3. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      Administrazio Aferetarako Bulegoa Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Foru aginduen proposamenak eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak eman beharreko ebazpenen proposamenak prestatzeko lanak koordinatzea, gai-zerrendan sartu behar baldin badira.

      2. Foru aginduen gai-zerrenda eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ebazpenen gai-zerrenda prestatzea eta haiek antolatzea eta artxibatzea.

      3. Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea aldizkari horretan argitaratu beharreko dokumentuak.

      4. Foru aginduak eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenak jakinarazteko lanak koordinatzea.

      5. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      6. Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

    4. artikulua. Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

      Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa Informazio eta Modernizazio Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Jendeari ematen zaion arreta koordinatu eta horren jarraipena egitea, gaur egun eskura dauden bideak eta etorkizunean sor daitezkeenak erabiliz.

      2. Profesionalek, gizarte entitateek eta abarrek kanpotik egiten duten informazio eskaerari erantzutea.

      3. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko administrazio unitateei laguntza ematea, planak, txostenak, komunikabideetarako zabalkundea eta abar prestatzeko.

      4. Estatistikak, aginte-koadroak, memoriak eta informazio liburuxkak prestatu eta banatzea.

      5. Interneteko edukiak kudeatu eta mantentzea.

      6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroak arautzen dituzten araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkienak.

      7. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako atalei beren eskumeneko espedienteak eta dokumentuak banatzea.

      8. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako espedienteen artxiboa antolatu eta mantentzea.

      9. Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Informazio eta Modernizazio Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

  3. KAPITULUA

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

    1. artikulua. Pentsioen Bulegoa.

      Pentsioen Bulegoa Gizarte Onarpenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Kotizazio gabeko pentsio eta laguntzen espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.

      2. Alargun-pentsioak jasotzeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR