83/2008 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Bingoaren Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroko Foru Komunitatean, otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Bingoaren Erregelamenduak arautzen du joko hori.

Nafarroan haren antolaketa eta ustiaketa zuzentzen duen araudia berritu beharra dago, hainbat arrazoirengatik: jokoak izan duen bilakaera, jokoa beste esparru batzuetan arautzen duen araubidearekin bateratu beharra, jokoaren modalitate berriak ezartzeko aukera eta egun merkatuan eskura dauden teknologia berriak erabiltzeko bide ematea.

Halere, sektorean une honetan lehentasunezkotzat jotzen da jokoan sarietara bideratzen diren diru-sarreren portzentajeen zenbatekoan eta banaketan aldaketa materiala egitea; portzentaje horiek 44/2002 Foru Dekretuak onetsi zuen Bingoaren Erregelamenduan ezarritakoak dira, egun.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2008ko uztailaren 15eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bingoaren Erregelamendua aldatzea.

Otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bingoaren Erregelamendua aldatu da, eta horren ondorioz 9.2 eta 30.2 artikuluen testua hauxe izanen da aurrerantzean:

Bat. 9. artikulua.

"2. Partida edo zozketa bakoitzean guztira saldutako kartoien balio fazialaren 100eko 66a banatuko da sarietan: sariaren 100eko 8a lerrorako eta 100eko 58a bingorako. Bingo metatuaren modalitaterako baimena duten aretoetan, 30. artikuluan adierazi moduan banatuko dira sariak".

Bi. 30. artikulua.

2. Bingo metatuaren modalitaterako baimena duten aretoetan, izenaren eta saldutako kartoien balio fazialaren arabera banatuko dira sariak, honela:

a) Lerroa: %8.

b) Bingoa: %55,5.

c) Bingo metatua eta sari osagarria: %2,5.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Egungo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR