99/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretuan 2009rako ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoak zehazten dituena. Dekretu horretan zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen dira, neurri osagarri gisa, langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko, eta jaiotzak sustatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileek lLneko eta Familiako Eginbeharrak Batera Eramateari buruzko azaroaren 5eko 39/1999 Legeak indarra hartzeak familiari laguntzeko politiken aurrerapen handia ekarri zuen, onetsitako neurriek arindu egin baitzuten familiaren arloan gertatu den aldaketa sozialari gehien eragin dion alderdietako bat, emakumeak lan munduan sartu izana alegia.

Langileek familiaren bizitzan parte hartu ahal izateko lege horrek lan esparruan egindako aldaketak urrats handia dira gizon eta emakumeen aukera berdintasunarerako bidean.

Aurrekoan oinarrituta, lan esparruan hartutako neurrien osagarri, eta semea edo alaba zaintzeko eszedentziarako eskubidea baliatu dadin bultzatzearren, Nafarroako Gobernuak ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretua onetsi zuen. Dekretu horrek zuzeneko laguntza ekonomikoak ezartzen ditu, neurri osagarri gisa, langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko, eta jaiotzak sustatzeko.

Foru dekretu horretan laguntzen zenbatekoak, onuradunen betebeharrak eta laguntzarako baldintzak ezartzen dira.

Orobat, ahalmena ematen zaio Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hori (azken xedapenetan lehena) garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Gaur egun, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urriaren 23ko 241/2006 Foru Aginduan ezarrita dago laguntzen zenbatekoa. Kontuan hartuta zenbatekoa den laguntza horietarako 2009ko gastuaren aurrekontuan ezarrita dagoen kopurua, ekitaldi honetako zenbatekoak onetsi behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko, eta jaiotzak sustatzeko neurri osagarri gisa, zuzeneko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ekainaren 27ko Foru Dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR