65/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ekainaren 27ko 241/2000 Foru Dekretuan 2010erako ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoak zehazten dituena. Dekretu horretan laguntza ekonomikoak ezartzen dira erditze berean bi haur edo gehiago izan dituzten familientzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 27ko 241/2000 Foru Dekretuaren bitartez, laguntza ekonomikoak arautzen dira erditze berean bi haur edo gehiago izan dituzten familientzat.

Foru dekretu horretan laguntzen zenbatekoak, onuradunen betebeharrak eta laguntzarako baldintzak ezartzen dira. Orobat, ahalmena ematen zaio Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hori (azken xedapenetan lehena) garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Gaur egun, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 11ko 98/2009 Foru Aginduan ezarrita dago laguntzen zenbatekoa. Kontuan hartuta zenbatekoa den laguntza horietarako 2010eko gastuen aurrekontuan ezarrita dagoen kopurua, ekitaldi honetako zenbatekoak onetsi behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Erditze berean bi haur edo gehiago jaiotzeagatik familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen ekainaren 27ko 241/2000 Foru Dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoen zenbatekoa finkatzea, 2010erako:

    1. 91,03 euro hilean, haurren lehen urtean familiei ordainduko zaiena, bikiak jaiotzen badira.

    2. 227,60 euro hilean, haurrek hiru urte egin arte familiei ordainduko zaiena, hirukiak jaiotzen badira.

    3. 303,47 euro hilean, haurrek hiru urte egin arte familiei ordainduko zaiena, laukiak jaiotzen badira.

    4. Boskiak edo gehiago jaiotzen badira, 75,86 euro gehiago hilean haur...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR