66/2009 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Legearen testu bategina onetsi zuen. Beste lege batzuetan sakabanaturik zeuden arau asko foru lege horren artikuluen multzora bildu ziren. Aldaketa horien ondorioz artikuluen zenbakiak egokitu behar dira eta barneko nahiz kanpoko arauetara jotzeko oharrak eguneratu.

Abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, Zergari buruzko Foru Legeari aldaketak egin zizkion alarguntza pentsioengatiko kenkarietan, higigarrien kapitalaren gaineko atxikipen eta konturako sarreretan, hirilurreko ondasun higiezinen kapitalaren etekinen gainekoetan, eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoetan.

Enpresa eta lanbide jardueren etekinei dagokienez, aldaketak izan dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean, hura kontabilitate-erreformara egokitzeari eta eragiketa lotetsien tributazioari dagokienez.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeari nola edo hala eragiten dioten aldaketa eta berrikuntza horien ondorioz hainbat aldaketa egin behar dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan.

Lehendabizi, aldaketa garrantzitsua egiten da 2 bis artikuluan, erregelamendua Zergari buruzko Foru Legearen gaurko arauetara egokitzeko eta ikasketa-beken tributazioa argitzeko, bai eta ikertzaileei eta administrazio publikoen zerbitzuko langileei ematen zaizkien bekena ere.

Bigarrenik, erregelamendua kontabilitate-erreformari egokitzen zaio; horretarako "bizitza baliagarri mugatuko edo mugagabeko ibilgetu ukiezina" eta "higiezinetako inbertsioak" kontzeptuak sartzen dira eta Merkataritzako Kodearen testu berrira jotzeko ohar zuzenak egiten dira.

Hirugarrenik, Zergari buruzko Foru Legean egindako aldaketak kontuan harturik, erregelamenduan alarguntza pentsioengatiko kenkariak arautzen zaizkie zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboei eta beste pentsio batzuekin batera alarguntza pentsioak jasotzen dituztenei.

Laugarrenik, atxikipenak direla-eta, lanaren etekinen gaineko atxikipen portzentajeen taula moldatu egiten da, beheko tartea kenduz, aitorpena egin beharraren atalase berrietara egokitzeko. Horrez gain, zehaztu egiten da zein izanen den atxikipenaren oinarria, elkarrekin loturak dituzten pertsonen arteko eragiketei buruzko arauetan eskatzen den doikuntza sekundarioak atxiki beharra sortzen duenean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 32.3 artikuluan azaltzen den bezala.

Bosgarrenik, atxikipenei buruzko arauetan baita ere, %18ra igotzen da higiezinen kapitalaren etekinen gaineko atxikipena, hirilurreko higiezinen kapitalaren etekinen gainekoa eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoa. Hori guztia, abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, arlo honetan egin dituen aldaketen ondorioz.

Azkenik aldaketa garrantzitsuak egiten dira betebehar formaletan. Zenbait kasutan gaur egungo informazio betebeharrak egokitu eta modernizatzeko eta beste batzuetan betebehar berriak ezartzeko; esate baterako, kreditu eta maileguen saldoaz argibideak emateko kreditu entitateen betebeharra, balore, aseguru eta aldi baterako edo biziarteko errentei buruz aitortzeko betebeharra, edo argindar enpresa hornitzaileen informazio betebehar berria.

Foru dekretu hau artikulu batez eta azken xedapen batez osatua dago.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostena ikusi ondoren, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretua aldatzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuko manuen artetik ondoren aipatzen direnak aldatu eta honelaxe geldituko dira:

Bat.-2 bis artikulua. Ikasketetarako eta zientzialari eta teknologoen prestakuntzarako beken salbuespena.

"1. Zergari buruzko Foru Legearen 7.h) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikasketa arautuak egiteko bekak salbuetsiko dira, printzipio hauen arabera ematen badira: merezimendua eta gaitasuna, eskuratzeko baldintzen orokortasuna eta bereizkeriarik eza, eta deialdiaren publikotasuna. Erakunde publikoek ikasketetarako ematen dituzten laguntzak ez dira salbuetsiko hartzaile bakarrak edo gehien-gehienak haien langileak badira, edo langileen ezkontideak edo odoleko nahiz ezkontza bidezko ahaide zuzen edo albokoak, hirugarren mailara artekoak, horiek ere barne.

  1. Ikasketa-bekaren emailea irabazi-asmorik gabeko entitatea bada eta Fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplikatzen ahal bazaio, aurreko printzipioak betetzat joko dira:

    1. Hartzaileak pertsona talde generikoak badira eta ezin bazaie inolako mugarik jarri, egin beharreko ikasketekin eta taldearen estatutuetan ezarritako xede edo helburua betetzeko jarduerekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

    2. Deialdiaren iragarkia argitara ematen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean edo Estatukoan eta, horrez gain, nazio mailako egunkari batean edo irabazi-asmorik gabeko elkarte nahiz fundazioaren web orrian.

    3. Esleipena norgehiagokaren bidez egiten bada.

  2. Zergari buruzko Foru Legearen 7. artikuluko h) letrako bigarren paragrafoan ezarritakoari dagokionez, ikerketarako bekak salbuetsita daude Prestatzen ari diren ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak deskribatzen duen esparruan, betiere ikerketarako laguntzen programa onarturik badago eta errege dekretu horren 3. artikuluan aipatzen den Ikerketarako Laguntza Programen Erregistro Orokorrean inskribaturik. Lan kontratuen barnean ordaintzen diren diru kopuruak ez dira inoiz bekatzat hartuko.

  3. Funtzionarioei, administrazio publikoen zerbitzuko gainerako langileei eta unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileei ikerketarako ematen zaizkien beken kasuan, deialdietako oinarrietan berariaz aurreikusi beharko da, betekizun nahiz merezimendu gisa, hartzaileek baldintza hori betetzea. Gainera, bekak emateko deialdia egiten duen irabazi-asmorik gabeko entitateari Fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplikatzen ahal bazaio, artikulu honetako bigarren idatz-zatiko baldintzak ere beteko beharko dira".

    Bi.-8.A).2.b) artikulua.

    "b) Bestelakoetan, ondoko kopurua izanen da: 0,32 euro zenbatuko da egindako kilometro bakoitzeko, baldin eta joan-etorria egin dela frogatzen bada, eta horrez gainera bidesari eta aparkalekuaren gastuak ere gehituko dira, frogatuz gero''.

    Hiru.-8.A).3.a).1. artikulua.

    "1. Gaua ematen denean hartzailearen ohiko lanlekua dagoen udalerria edo bizi dena ez beste batean.

    Egonaldiko gastuengatik, fakturaren bidez frogatzen diren zenbatekoak. Salgaien errepideko garraioan lan egiten duten gidariek ez dute egonaldiko gastuen zenbatekoa frogatu beharko eguneko gastuak 15 eurotik gorakoak ez badira, Espainiako lurraldearen barnean, edo 25 eurotik gorakoak, atzerrian.

    Mantenu gastuengatik, 53,34 euro egunean, baldin eta joan-etorria Espainiako lurraldearen barruan bada; atzerriko lurraldean egin bada, 91,35 euro egunean".

    Lau.-8.B).1.a) artikulua, bigarren lerroaldea.

    "Bestelakoetan, ondoko kopurua izanen da: 0,32 euro zenbatuko da egindako kilometro bakoitzeko, baldin eta joan-etorria egin dela frogatzen bada, eta horrez gainera bidesari eta aparkalekuaren gastuak ere gehituko dira, frogatuz gero''.

    Bost.-10.3.a) artikulua.

    "

    1. Langileei akzioak edo partaidetzak erosteko aukerarako eskubide ematetik heldu direnak, ematen denetik bi urte iraganik erabiltzen denean. Eskubidea urtero ematen ez denean, ulertuko da etekina ez dela aldiro edo behin eta berriz lortzen".

      Sei.-14. artikulua. Ondasun higiezinen kapitalaren etekinak, denboran batere erregulartasunik gabe eta zatika jasotakoak.

      "1. Zergari buruzko Foru Legearen 25.3 artikuluan aurreikusiriko murrizketa aplikatzeko, denboran era irregular nabarmenean jasotako etekinak izanen dira, zergaldi bakar batean egozten direnean, higiezinen kapitalaren etekin hauek soilik:

    2. Negozio-lokalak alokatzeko kontratuak eskualdatu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak.

    3. Lagatako ondasunen kalte edo akatsak direla-eta errentari, azpierrentari edo lagapen-hartzailearengandik jasotako kalte-ordainak.

    4. Erabili edo gozatzeko eskubideak, biziartekoak, eratu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak.

  4. Higiezinen kapitalaren etekinak, bi urtetik gorako sortze epea dutenak, zatika jasotzen direnean, Zergari buruzko Foru Legearen 25.3 artikuluan aurreikusitako %40ko murrizketa aplikatuko da, soilik, sortze epeari dagozkion urteek, datatik datara kontaturik, egiten duten kopuruaren eta zatiketaren zergaldien kopuruaren arteko zatidura bitik gorakoa baldin bada''.

    Zazpi.-17.2 artikulua.

    "2. Aseguru kontratuaren hornidurak nolabait mugitu direla ulertuko da Pentsio planak eta funtsak arautzeari buruzko Legearen Testu Bategineko lehenbiziko xedapen gehigarriak eta hura garatzeko arauek eskubide ekonomikoez baliatzeko ezartzen dituzten mugak betetzen ez badira, enpresen pentsio bidezko konpromisoak biltzen dituzten aseguru kolektiboei dagokienez".

    Zortzi.-20.1.c) artikulua.

    "c) Erabili edo gozatzeko eskubideak, Zergari buruzko Foru Legearen 30.3.f) artikuluan aipatzen direnak, eratu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak, eskubideak biziartekoak direnean".

    Bederatzi.-25. artikulua.

    "25. artikulua. Jarduera bati atxikitako ibilgetu materialaren elementuak, ukiezinarenak eta higiezinetako inbertsioenak amortizatzea.

    Enpresa edo lanbide jarduera bati atxikitako ibilgetu materialaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR