22/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Foru dekretu honen helburu nagusia da Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2010 Foru Legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean sartutako aldaketen erregelamenduzko garapena egitea.

Horrez gainera, beste aldaketa batzuk eginen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, zuzeneko zenbatespen erraztuari eta ordainketa zatikatuak egin beharrari dagozkienak. Horretarako, behar den erregelamenduzko gaikuntza lortu da.

Foru dekretuak artikulu bat eta azken xedapen bat ditu.

Abenduaren 28ko 23/2010 Foru Legearen erregelamenduzko garapenari dagokionez, bost aldaketa sartu dira. Lehenbizi, Zergari buruzko Foru Legearen 7.c) artikuluaren azkeneko paragrafoa kentzearen ondorioz, indarrik gabe utzi da Erregelamenduaren 1. artikulua, izan ere, helbururik gabe gelditu da, 1. artikulu horren funtsa Zergari buruzko Foru Legearen 7.c) artikulu horren azkeneko paragrafoan adierazitakoa erregelamenduz garatzea zelako.

Bigarrenik, Zergari buruzko Foru Legearen 15.2.d) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (hau da, bidaiari-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa emateaz arduratzen diren entitateei langileak bizilekutik lantokira eramateagatik ordaindu beharrekoa ez hartzea gauzazko ordainsaritzat), horren zeharkako ordainketa egiteko formulen betebeharrak ezartzen dira, langileei txartelak edo ordaintzeko beste bide elektroniko bat emanez.

Hirugarrenik, erosteko aukera duten etxebizitzen errentamendu kontratuen kasuan, aukera hori erabiltzera irmoki behartzen duen klausularen bat baldin badago, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota gisa kasuan kasuko zergaldian ordaindutakoa etxebizitza erosteagatiko kenkari gisa sartzeaz den bezainbatean, zergaren kuota guzti-guztiak etxebizitzaren erosketarako bideratzen direla ondorioztatuko da, eta kuota horiek ez direla erregularizatuko, erosteko aukera erabiltzen den unean doitzen badira ere.

Laugarren aldaketak kapital-murrizketen tributazioan eta kapital aldakorreko sozietateen jaulkipen sarien banaketaren tributazioan sartutako aldaketekin du zerikusia, ekarpenen itzulketa egiten den kasuetarako. Ezaguna denez, primaren banaketan edo murrizketan jasotako eskubide edo ondasunen merkatuko balio arruntak edo hortik lortutako zenbatekoak, entitate horietatik edo parekatutako entitateetatik jasotzen denak, ondasun higigarriaren kapitalaren etekin gisa tributatuko du, entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak diren aldetik, nahiz eta muga batzuk izanen dituen. Horren ondorioz, erregelamenduzko arauak etekin horren gaineko atxikipena egin beharra dagoela finkatzen du, nork egin behar duen ezartzen eta atxikipen horren oinarria zehazten.

Bosgarrenik, enpresa gazte eta berritzaileetan inbertitzeagatik egiten den kenkaria aplikatzeko, hau da, Zergari buruzko Foru Legearen 62.11 artikuluan ezarritako kenkaria, Administrazioak egin behar duen aurretiazko egiaztapena egin ahal izateko, ezarri da inbertsioa hartzen duen sozietateak 62.11 artikulu horretan adierazitako betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko datuak aurkeztu behar dituela, kasuan kasuko zergaldiaren aitorpena egiteko epea hasi baino lehen. Zerga...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR