214/2002 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 73. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Zorra sortzea, baldin eta hori Foru Legearen bidez baimendu bada. Foru Lege horrek finkatuko du Zorraren gehieneko zenbatekoa.

Bestalde, 2002ra luzatu diren 2001eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen 17. artikuluak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari maileguak edo kredituak hitzartu edo Zor Publikoa jaulkitzeko, merkatuan diren ohiko baldintzetan, eta muga bakarra ezartzen du, alegia 2001eko abenduaren 31ko saldo biziak 2001eko urtarrilaren 1eko saldoa ez gainditzea.

Euroa Sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legeak aurreikusitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak onetsi zuen abenduaren 28ko 367/1998 Foru Dekretua, Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Zentralean erregistraturiko Nafarroako Zorra eurotan berrizendatzeko prozedura ezartzen zuena. Ondorio guztietarako, eurotan berrizendatzeko data 1999ko urtarrilaren 4a jarri zen.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren hamalauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Zorraren jaulkipena.

    Nafarroako Zorraren jaulkipena xedatu da, 42.000.000 eurokoa, Nafarroako Zorraren bonoen 10. jaulkipena, mugaeguna 2002ko azaroaren 27a zuena, hein batean berritzeko. Nafarroako Zorra, ondorio guztietarako, fondo publikoa da.

  2. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak:

    Jaulkitzailea: Nafarroako Foru Komunitatea.

    Instrumentazioa: obligazio arruntak -bakoitza 1.000 euroko balio izendunekoa-, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipenaren prezioa: parean.

    Korritu-tasa: korritu-tasa finkoa izanen da, eta bigarren mailako merkatuko antzeko aktiboen errentagarritasunaren arabera finkatuko da.

    Amortizazioa: parean, jaulkitzen den egunetik hamar urtera.

    Korrituen ordainketa: urtero, urtea amaitutakoan.

    Kotizazioa: Espainiako Bankuko konturako idazpenen Zentralean.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR