21/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Nafarroako Segurtasun Publikoaren Behatokia sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateak segurtasun publikoaren arloan dituen eskumenak garatzen ditu. Arau horren oinarrizko asmoa da Nafarroako Administrazio Publikoek segurtasunaren arloan dituzten eduki eta baliabide bereki guztiak multzo berean sartzea, koordinazioaren, lankidetzaren eta erakunde-leialtasunaren printzipioetatik abiatuta, ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoz.

Egungo araudiaren funtsa da ordena publikoaren kontzeptua gaindituta dagoela, segurtasun publikoaren kontzeptuaren mesedetan, non arlo berri batzuk sartzen diren, orain arte segurtasunaren arloarekin lotu ez direnak. Eremu publikoaren segurtasunaren adiera berri horretan, aipatu foru legean herritarra funtsezko ardatza da. Hortaz, Administrazioak segurtasun publikoaren arloko politikak finkatzeko prozesuan ahalmen ia esklusiboa izatetik beste urrats batera igaro gara, non herritarren sentsibilitatea aintzat hartzen baita, izan ere, azken finean, segurtasuna harentzat diseinatzen da.

Nafarroako Segurtasun Publikoaren Sisteman sartzen den organo berria, hots, Nafarroako Segurtasun Publikoaren Behatokia, aipatutako foru legeak mugatzen duen sare guztiaren eskura jartzen den organo gisa jaiotzen da. Legeak eskumenak dituzten administrazio guztiak elkarrekin erlazionatzen ditu, organo batzuen bitartez, neurriak eta jarduketak koordinatu nahian, nork bere eginkizunak betetzean elkar ulertzea, lankidetza, elkarlana, osagarritasuna eta proportzionaltasuna oinarriak izan daitezen. Esparru horretan, Segurtasunaren Behatokiaren funtsezko eginkizuna da sistemaren parte diren erakunde, agintari eta zerbitzuei tresna eta baliabide batzuk ematea, erabakiak hartzeko behar den informazio guztia esku-eskura izan dezaten. Izan ere, Segurtasunaren Behatokiaren beraren konfigurazioan aipatutako foru legean aintzat hartu ziren filosofia eta printzipioak hartu dira kontuan, Nafarroan segurtasunarekin lotutako arloetan nola edo halako erantzukizuna duten erakunde guztien parte-hartzea aurreikusten baita.

Segurtasun Publikoaren Behatokia Nafarroako Segurtasun Publikoaren Sisteman sartzearen helburua da erabakiak hartzeko eta jarduteko jarraibideak finkatzeko informazio garrantzitsua prestatzeko organo bat eratzea, erabakiak emaitza, helburu eta adierazleetan oinarrituak izan daitezen, datu tekniko, estatistiko eta soziologikoen bitartez. Organoaren sorrerak balioko du abian jartzen diren neurriek aurreikuspenak betetzen dituzten edo ez aztertzeko, eta bidezkoa denean, alternatiba berriak proposatzeko, helburuen betetze-mailaren eraginkortasuna eta baliabideen erabileraren eragimena kontuan hartuz.

Segurtasun Publikoaren Behatokia organo egokiena da Nafarroako barne-segurtasunaren gaineko urteko txostena prestatzeko, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legean adierazten dena. Horregatik, oso...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR