7/2011 FORU DEKRETUA, otsailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Hori egiteko, Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez, departamentuek proposatutako aldaketa hauek biltzen dira: burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak eta lanpostu batean sartzeko euskarazko jakite mailari buruzkoa.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zerga agenteen eginkizunak finkatzen dituen irailaren 13ko 56/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoa betetzeko, lanpostu horri esleitzen zaizkion atxikipen maila eta ordainsari osagarriak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 30.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, erakunde autonomo horren enplegu agentzia batzuen maila zehazten da.

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen hogeita hamalaugarren xedapen gehigarriak ezarri zuen Nafarroako Larrialdietako Agentziako aretoko buruaren eta koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuak ezarritako B eta C mailei atxikitzen zaizkiela, hurrenez hurren. Aldaketa horrek gaur oinarrizko ordainsarien eta osagarrien zenbateko osoa handitzea ekar ez zezan, haien ordainsari osagarriak irentsi ziren. Horretarako, beharrezkoa da finkatzea lanpostu horietako ordainsari osagarriek maila berrian izanen dute ehunekoa, baita aldaketak lanpostuak aldi baterako betetzeko zerrendetan eta tramitatzen ari diren hautapen prozesuetan derrigorrez duen eragina ere.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen urriaren 25eko 15/2010 Foru Legearen xedapen indargabetzaile bakarrak espresuki indargabetu zituen bere aurkako maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak. Ondorioz, foru lege horrek indarra hartzean Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua (urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuak onetsi zuena) indarrik gabe utzi zuen partez, bertan ezarritako errregulazioa eta testu legal berrian ezarritakoa bateraezinak zirelako. Azken hori gai batzuetan zuzenean aplikatzekoa zen, adibidez proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsazioan.

Gero, 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen hogeita hamabosgarren xedapen gehigarriak (bigarren idatz-zatiak) kendu egin zituen 15/2010 Foru Legearen 49. artikuluaren K letra eta Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen 15/2010 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorra. Bi xedapen horiek proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsazioari buruzkoak ziren.

Ondorioz, gai horri buruzko legezko edo erregelamenduzko arau gabezia dela medio, beharrezkoa da Foruzaingoko kideen proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsazioari buruzko erregelamenduzko erregulazioa onestea. Hori egiteko, behar den prozedurari ekin zaio jada. Hala ere, zerbitzuaren beharrezko antolaketa eta erregelamenduzko xedapena tramitatzeko behar den denbora kontuan hartuta, gai horri buruzko behin-behineko araubide iragankorra onetsi behar da. Horren indarraldia luzatuko da 2011ko urtarrilaren 1etik (hau da, arau gabezia gertatu zenetik) proba fisikoak gainditzeagatik Nafarroako Foruzaingoko kideen konpentsazioa arautuko duen erregelamenduzko xedapenak indarra hartu arte.

Azkenik, bigarren xedapen gehigarriaren helburua da Administrazio honen hautapen prozeduretan langileei borondatezko eszedentzia emateagatik sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko aukera sartzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 26.1.a) artikuluaren babesean, artikulu horren gainean 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legean jasotako aldaketarekin bat.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 7ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

    Barne Zuzendaritza Nagusia.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

    -Koordinazioko operadore ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 4150 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Justizia Zuzendaritza Nagusia.

    -Garbitzailea. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak, E mailakoak, 6312 eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR