23/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko entitate instrumentalentzako mandatuak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak entitate instrumentalentzako mandatuak arautzen ditu, eta ezartzen du foru legea ez dela aplikatuko foru legearen mendeko entitateek beren entitate instrumentalei mandatuak egiten dizkietenean obra, hornidura edo laguntza kontratuei dagozkien prestazioetan, baldin eta mandatua 8. artikuluan adierazitako eran egiten bada.

Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea aldatzen duen otsailaren 25eko 3/2013 Foru Legeak, entitate instrumentalentzako mandatuei dagokienez, Europako Batasuneko arlo horretako jurisprudentziaren doktrina gehitzen du. Lege hori onetsi ondoren, entitate instrumentaltzat jotzen da mandatua egiten duen entitatearengandik aparteko nortasun juridikoa izan eta ondoko baldintzak betetzen dituen entitatea:

  1. Bere kabuz erabakitzeko ahalmenik ez izatea, mandatua egiten duen entitateak kontrolatzen duelako, bere zerbitzu edo unitateak kontrolatzen dituen antzera. Entitate instrumentala sozietate bat da eta mandatua entitate publiko batek egiten badu, entitate instrumentalaren kapital sozial osoak titulartasun publikokoa izan beharko du.

  2. Jardueraren funtsezko zatia mandatua egiten duen entitatearentzat egitea.

    Entitate instrumentalak nahitaez bete beharreko mandatuak izanen dira mandatuak, eta betiere mandatua egiten duen entitateari dagokio eskatutakoa behar bezala egiten den begiratzea. Mandatua bete ahal izateko entitate instrumentalak hirugarrenei prestazioak eskatu behar dizkien kasuetan, prestazioen esleipenean Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen arauak beteko dira.

    Azkenik, entitate instrumentalek ezin izanen dute parte hartu beren entitate nagusiak antolatzen dituen esleipen prozeduretan.

    Testuinguru honetan, foru dekretu honek Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko entitate instrumentalen araubide juridiko, ekonomiko eta administratiboa arautzen du jarduera administratiboaren esparruan, Administrazioaren tresna propioak eta zerbitzu teknikoak diren aldetik.

    Arau honekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko entitate instrumentalei, Nafarroako Gobernuaren erabakiren bidez, aurretik aitortuko zaie tresna propioak direla, eta zein zuzendaritza nagusi, erakunde autonomo edo departamenturen mende dagoen, hark agintzen dizkien obren, horniduren eta laguntzen exekuzioak nahitaez bete beharreko mandatuen araubide berezia izanen du. Egiten diren mandatuek mandatu forma izanen dute. Prestazioaren kostua zuzenean ordainduko da, organo eskudunak onetsi ondoren.

    Entitate instrumentalentzako mandatuen erregulazioan aldaketa nabarmenak izan dira; besteak beste, mandatuaren xedeko lanak esleitzeko interesa egiaztatzen duten enpresek eta profesionalek kontratazio publikoaren arloko erreklamazioa aurkezten ahal dute, ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoarekin bat; eta entitate instrumentalak bere baliabideekin egin behar du mandatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR