15/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2012 ekitaldirako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, langileen arloan, gastu-murrizketari buruzko jarraibideak emateko Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 15an hartutako Erabakiaren 5. atalak ezarri zuen Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak departamentuetako eta erakunde autonomoetako plantilla organikoa aztertuko zuela, alde batetik, plantillaren gainetik behin betiko beteta zeuden lanpostuak erregulatzeko, eta, bestetik, hutsik zeuden eta bete behar ez ziren lanpostuak, aurrekontuko zuzkidura ez izateagatik eta erabaki horretan jasotako jarraibideei jarraikiz, Nafarroako Gobernuari amortiza zitzala proposatzeko. Plantilla organikoa aztertu da eta, horrenbestez, bidezkoa da hutsik dauden lanpostu huts batzuk amortizatzea, erabaki horretan finkatutako irizpideen arabera amortizatu behar direnak hain zuzen.

Bestetik, Nafarroako Ospitaleguneko sukaldaritza zerbitzua kanpora atera da eta, horregatik, beharrezkoa da zerbitzu horretako plantilla gaur egungo beharretara moldatzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez, departamentuek proposatutako aldaketa hauek biltzen dira: burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak, lanpostu batzuetan sartzeko euskarazko jakite mailari buruzkoa eta "Larrabide Estadioa" kirol teknifikazioaren zentroko zuzendariaren zuzendaritza lanpostuko osagarria handitzeari buruzkoa.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu batzuk amortizatzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden honako lanpostu hauek amortizatu dira, aurrekontu zuzkidura edo betetzeko bidezkotasuna ez izateagatik.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    -Aplikazioetako analista*. Lanpostu huts bat, A mailakoa, plantilla organikoan 3774 zenbakia duena.

    -Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 7425 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Zurgina-2. mailako behargina. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 120 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia.

    -Mantentze-lanetako laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 7406 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 8588 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafarroako Administrazio Auzitegia.

    -Legelaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4000 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Barne Zuzendaritza Nagusia.

    -Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 826 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 28 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 652 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Gidaria. Lau lanpostu huts, C mailakoak, 649, 656, 688 eta 6448 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Lehen mailako behargina*. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 695 eta 712 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 7041 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 5417 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Atezaina. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 710 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    -Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 8592 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Psikologoa. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3742 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Psikologiako goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4921 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 7444 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Takimekanografoa-interpretea. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 978 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 783 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 4205 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

    -Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria. Bi lanpostu huts, A mailakoak, 7264 eta 7468 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Aplikazioetako analista*. Lanpostu huts bat, A mailakoa, plantilla organikoan 829 zenbakia duena.

    -Analista-Proiektuko burua. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3911 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1857 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Programatzaile analista. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 900 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Sistemen programatzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 894 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Txandako burua. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 874 eta 880 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 922 eta 67449 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Telefonista-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 130 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Industria maisua*. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 1843 eta 1853 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 867 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Bost lanpostu huts, C mailakoak, 831, 851, 6093, 6094 eta 6095 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Informatikako operadorea. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 877 eta 882 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Telefonista. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 104 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    -Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 6946 zenbakia duena plantilla...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR