44/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 28koa, nekazaritza-turismoari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.13 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari ematen dio eskumen esklusiboa turismoaren sustapen eta antolamenduaren arloan.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak, turismo jarduerak antolatzen dituenean, 28. artikuluan honela definitzen ditu turismo jarduera osagarriak: prezio baten bitartez, lanbide gisa eta ohikotasunez, kultura, aisia, kirol, natur edo antzeko arloetako zerbitzuak eskaintzen dituztenak bezeroen aisiarako eta jolaserako, eta eransten du erregelamendu bidez zehaztuko direla jarduera horiek eskaintzen dituzten enpresei eskatuko zaizkien baldintzak.

Gero eta handiagoa da turisten eskaera nekazaritzari, abeltzaintzari eta mendiei loturiko jardueretarako, esparru horietan egiten diren jarduerak ezagutu nahian; horregatik komeni da jarduera horiek haien eskura jartzea modu antolatu eta egokituan. Hori guztia bi helbururen atzetik: turistei aisia ematea eta nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta mendien munduari loturiko guztia ezagutzen eta estimatzen laguntzea.

Horregatik, Nafarroako Turismo Plan Integralarentzat, Nafarroako Turismo Kontseiluak onetsia baita, nekazaritza-turismoa Landa Turismoaren esparruan garatu beharreko produktu turistikoa da.

Nafarroako Landa Garapenari buruzko martxoaren 17ko 17/2003 Foru Legeak 4.4 artikuluan ezartzen ditu landa garapenaren politikako helburu sektorialak turismo arloan, eta hiru behar zehazten ditu: landa turismoa indartzea, oinarrizko alternatiba gisa, herrietako ekonomiak dibertsifikatzeko aukeren barrenean; turismoaren ekipamendua, sustapena eta merkaturatzea hobetzea, landa guneetako eta natur inguruneko aisia jardueren gero eta eskaera handiagoa betetzeko, turismoaren destinoa izan daitezen; eta natur ingurunearekin orekan den landa turismoa bultzatzea.

Orobat, Europar Batasunak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren bidez, nekazaritzako ustiategi eta industrien dibertsifikazioa bultzatzen du lehen sektoretik kanpoko jardueretara, hala nola, turismora, baita landa guneak erakargarriagoak eginen dituzten inbertsioak egitera ere. Aipatu erregelamendua LGENFaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa da, eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

Horregatik guztiagatik, esparru hau antolatu beharra dago, turistek aukera izan dezaten jarduera horietara hurbiltzeko eta haiek ezagutu eta gozatzeko.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritza-turismoa arautzea du xede foru dekretu honek.

    2. artikulua. Nekazaritza-turismoaren definizioa.

    3. Nekazaritzako elikagaien enpresei loturiko turismo jarduerak prezio baten bidez eskaintzeari esaten zaio nekazaritza-turismoa, bai jendearen gozamenerako zein prestakuntzarako, bai enpresa horietako produktuak sustatzeko.

    4. Foru dekretu honen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR