16/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Apustuen Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legean joko eta apustu arautuen definizio irekia hartzen da, eta honela definitzen dira: jokalaria jokalekuan egon ala ez, eta are informatika edo baliabide telematiko edo elkarreragileen bidez egiten direnak, eta kasuan kasuko ondare eskualdaketen oinarri diren aurreikuspenen, alderaketen edo konparaketen emaitza ausaz emateko balio dutenak. Zalantzarik gabe, definizioan apustuak jokoan duen zeregina azpimarratzen da, joko hori edozein dela ere. Izan ere, 16/2006 Foru Legeak definitzen duen moduan, apustutzat hartzen dira ondasunak, eskubideak edo dirua arriskatzen dituzten jarduerak, zalantzazko edo ausazko bukaera duen eta aurretik adostuta dagoen gertakari baten emaitza asmatzearen edo ez asmatzearen arabera antolatzen direnak. Komentatzen ari garen kasuetan, gertakari hori egindako josteta-jardueraren emaitzan ageri da.

Apustua, beraz, joko guztietan ageri da, baina apustuak, gainera nortasun propioa du, bere dinamika propioa, bereziki beste jarduera batzuen emaitzari lotuta dagoenean: hain zuzen ere, agian jokoarekin inolako zerikusirik ez duten jarduerak dira, besterik gabe emaitza edo amaiera era batekoa edo bestekoa izan dezaketen gertakari sozialak izan daitezke, eta apustulariak ez du inolako eraginik jarduera horietan.

Apustuak tradizionalak dira gure gizartean, bereziki trabesak eta elkarrekikoak, eta kirol jarduera jakin batzuen bilakaerari lotuta daude. Batzuetan, jarduera horiek egiten direneko barruti edo lokalen barnean bertan egiten dira. Hala ere, azken urteotan, Teknologiaren bilakaeraren babesean, beste apustu modu batzuk ustiatzen ari dira, gertakari eta gorabeheren eremu zabalagoa oinarri hartuta.

Foru dekretu honen bidez onesten den erregelamenduaren xedea Nafarroako Foru Komunitatean apustuak arautzea da, jarduera horrek izan ditzakeen aldaera batzuk eta besteak integratzen dituen ikusmoldearekin. Mota askotariko gertakarien gaineko apustuak egitea aurreikusten du, baina horrez gain, eskubide eta askatasunak urratzen dituzten gertakariei buruz edo zigor edo administrazio arloko lege-hausteetan oinarritutako gertakariei, debekatutako gertakariei edo gertakari politiko edo erlijiosoei buruz apustuak egitea debekatzen du.

Erregelamenduak 16/2006 Foru Legearen ondoriozko arauak berritzeko aurreikuspenak garatzen ditu, eta antolamendua sektorearen bilakaerari egokitzea bideratzen du; izan ere, jokoaren eta apustuen sektoreak oso jarduera dinamikoa du.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados egonda, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Apustuen Erregelamendua onestea.

Nafarroako Apustuen Erregelamendua onetsi da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.-Apustu tradizionalak.

  1. Foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamendua indarrean jartzen denean Nafarroako Foru Komunitateko frontoietako pilota partidei buruz pilota enpresek antolatzen eta ustiatzen dituzten apustuek bere hartan jarraitzen ahalko dute, ondokoak betez gero:

    1. Artikulu honen 1.g) atalean ezarrita dagoena gorabehera, apustu guztiak baimendutako artekarien bitartez egin beharko dira.

    2. Partida bakoitzean ezin da egon artekari bat baino gehiago edukierako 100 pertsonako edo zatikiko, eta, guztira, 18 gehienez. Sari-finaletan eta txapelketetako partidetan, artekarien kopurua edukieraren araberakoa baino %30 handiagoa izan daiteke, baina gehienez ere 18 egon daitezke.

    3. Trabesak gertakarira bildutakoek soilik egin ditzakete, zuzenean eta lokalean bertan.

    4. Trabeseko apustu bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 600 euro izanen da.

    5. Gertakaria antolatzen duen enpresak apustuen gordekin gisa balioko duten orri edo txartelak emanen dizkie apustulariei, foru dekretu honen bidez onetsi den erregelamendu honetan ezarrita dagoenaren arabera. Apustu horiek enpesak artekariei eman dizkien taloitegi ofizialaren matrizean geratuko dira erregistratuta.

    6. Enpresa antolatzaileak apustu irabazleen zenbatekoen %16 atxiki dezake gehienez komisio gisa.

    7. Gertakariaren antolatzailearekin akordioa lortu ondoren, apustu-enpresa baimenduek apustuak egiteko zerbitzuak eskura izaten ahalko dituzte, eta apustu makina osagarriak aldi baterako instalatu, aipatu erabakian ezarrita dagoen bezala. Halaber, instalatuta dauden joko-elementuen erantzukizuna bereganatu behar dute foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduan ezarrita dauden baldintzetan.

  2. Herriko jaiak ospatzen diren leku, establezimendu edo lokaletan apustuak antolatzeko baimena joko eta apustuen arloan eskuduna den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoak eman beharko du, eta apustuak egiteari dagokionez tradizio frogatua duten ekitaldietara mugatuta egonen da. Antolamendua eta ustiapena xedapen gehigarri honen 1. atalean ezarrita dauden eta baimenaren ebazpenean ezartzen ahal diren eskakizunen arabera eginen dira.

  3. Foru dekretu honen ondorioetarako, artekariak dira gertakaria antolatzen duen enpresak egiten diren diruzko apustuetan edo trabesetan bitartekari gisa aritzeko baimentzen dituen pertsonak. Gertakaria egiten den barrutian lan egiten dute, komisionista gisa, eta egindako apustuak benetakoak eta zehatzak direla egiaztatzen dute.

  4. Nolanahi ere, apustu-enpresa baimenduek barneko zein kanpoko apustuak antolatzen eta ustiatzen ahalko dituzte xedapen gehigarri honetako aurreko ataletan aipatu diren gertakariei edo beste batzuei buruz, foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduan ezarrita dauden baldintzetan.

    Bigarren xedapen gehigarria.-IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) eta prozeduren telematizazioa gehitzea.

    Pixkanaka gehituko zaizkio jokoaren eta apustuen kudeaketari informazioaren eta komunikazioaren teknologien egungo garapenak eskaintzen dituen aukerak, eta telematika bidezko kudeaketa ezarriko da baimenetan, baita, oro har, sektorearen eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko komunikazioan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Apustu elektronikoak antolatu eta ustiatzea.

  5. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten joko-enpresek helbide fiskala Nafarroan ere duten erabiltzaileei zuzentzen dizkieten apustuak antolatu eta ustiatzean, joko elektronikoaren modalitatean, urrutiko moduan, bide elektronikoen bitartez eta formatu birtualean, sistema elkarreragileen eta bide telematikoen bitartez, aplikatzen zaien araudi sektorialean ezarritako determinazioak bete beharko dira, eta nolanahi ere, joko eta apustuen arloan eskuduna den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoaren baimena beharko da.

  6. Sistemara sartzeko beharrezkoak diren eragiketetan erabiltzaileak erregistratzeko modua eta erregistratu beharreko datuen edukia ezarriko dira. Horrela, jokoan parte hartzen duten erabiltzaileak adin nagusikoak direla eta jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legean nahiz foru dekretu honen bidez onetsitako erregelamenduan ezarritako parte hartzeko debekuetan sartuta ez daudela egiaztatzeko mekanismoak ezarriko dira.

  7. Nolanahi ere, operadore baimenduek erabiltzaileei erregistra daitezela eskatuko diete, sistemara sartzeko aurretiazko eta nahitaezko baldintza gia. Horretarako, gutxienez, informazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. Izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren edo egoitza-txartelaren zenbakia, jaioteguna, helbidea, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia.

    2. Erabiltzaileak bere burua identifikatzeko eta apustuen sisteman parte hartzeko aukeratu duen izena edo gakoa.

    3. Finantza-informazio garrantzitsua, urrutiko joko-plataforman erabili beharreko bankuko kontuaren edo kreditu- edo zordunketa-txartelaren zenbakia.

  8. Operadore baimendueK erabiltzen dituzten plataforma teknologikoek, betiere eta modu argian, honako eduki hauek izanen dituzte:

    1. Egiten ahal diren apustuen deskribapena, baita antolaketa eta funtzionamenduko arauena, parte hartzeko moduarena eta balioztatzeko sistemarena ere.

    2. Eskuragarri dauden sariak eta sari horiek ordaintzeko baldintza eta mekanismoak.

    3. Joko elektronikoko zerbitzuei aplikatzen ahal zaizkien erabilera-baldintza orokorrak.

    4. Joko arduratsuari buruzko informazioa.

  9. Halaber, apustuak joko elektronikoaren modalitatean ustiatzeko erabiltzen diren plataforma teknologikoek helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten erabiltzaileek egindako eragiketen emaitzak bereizteko beharrezkoak diren funtzioak izanen dituzte.

  10. Erreklamazioen ondorioetarako, balioztatzeko sistemek egin den transakzioa identifikatzeko eta modu fidelean berreraikitzeko beharrezkoa den informazio guztia emanen dute.

  11. Joko elektronikoen operadore baimendu guztiek Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunei haien zerbitzarietarako urrutiko sarbidea izateko aukera eman beharko diete, organo horiek denbora errealean gutxienez ustiapenaren egoeraren, jokatutako kopuruen eta emandako sarien berri izan dezaten, hori guztia helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten erabiltzaileei buruz.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Erregistroa balioztatzeko pasabidea.

  12. Joko eta apustuen arloan eskuduna den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuak xedatuko du Nafarroako Gobernuaren eta enpresa baimenduen artean erregistroaren balioztapenerako pasabideak WEB ingurunean ezartzeko beharrezkoak diren antolaketa, baliabideak eta softwarea, joko elektronikoaren modalitatean apustuak egin nahi dituztenek helbidea Nafarroako Foru Komunitatean dutela, adinez nagusiak direla eta jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legean nahiz foru dekretu honen bidez onetsitako erregelamenduan ezarritako parte hartzeko debekuetan sartuta ez daudela egiaztatzeko.

  13. Sartzeko parametroak, adjudikaziodunek azaldutakoak, honako hauek izanen dira:

    1. Baimenaren adjudikaziodunaren kodea.

    2. Pasahitza.

    3. Balioztatu beharreko NANa.

  14. Irteerako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR