53/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren testua aldatzen duen martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legeak VI. Titulua gehitu zion testu horri, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei buruzkoa. Titulu horrekin bat, langile horiei Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa eta aipatutako Estatutuaren xedapenak aplikatuko zaizkie, ordainsarien sistemari buruzkoak barne.

Foru lege horren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, langile horiei esleituko dizkiela dagozkien ordainsari osagarriak, foru legeak indarra hartzen duenetik aurrera.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea, bertan Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak sartzeko, dagozkien ordainsari osagarriak esleituz.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 23ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ekonomia eta Ogasun Departamentua

    Nafarroako Estatistika Institutua.

    Erdi mailako tituluduna (estatistikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 6851 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1016 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Nafarroako Ospitalegunea.

    Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 62261 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Erizaintzako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64833 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Oinarrizko Osasun Laguntza.

    Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 60255 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Adimen osasuna.

    Terapia okupazionaleko monitorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 62040 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 61442 zenbakia duena plantilla organikoan.

  2. mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 62407 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Gaueko zaindaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 62327 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68230 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

    Administraria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 2493 eta 4166 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

    IRYDAko laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2240 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Delineatzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 8691 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ekonomia eta Ogasun Departamentua

    Nafarroako Estatistika Institutua.

    Soziologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9271 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Nafarroako Ospitalegunea.

    Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 70085 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Oinarrizko Osasun Laguntza.

    Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70086 zenbakia duena plantilla organikoan, Iturramako OOLTari atxikia.

    Adimen osasuna.

    Psikiatriako BFE. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 70083 eta 70084 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Zerbitzu Zentralak.

    Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70087 zenbakia duena plantilla organikoan, Zebitzu Zentralei atxikia.

    Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

    Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9272 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

    Nekazaritzako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9273 zenbakia duena plantilla organikoan.

  3. artikulua. Hezkuntza Departamentuko plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Hezkuntza Departamentuko plantilla organikoan ondoko aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira, 2011ko abuztuaren 31ko ondorioekin. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

    Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoko irakasle berezia. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 31014, 30158 eta 31533 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Eskolazaina. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 31345, 32383, 35738, 35831 eta 38045 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Garbitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 30634 eta 36046 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Zerbitzu orokorretakoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 31693, 32071 eta 35788 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

    Eskolazaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 31560 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua.

    Erdi mailako euskara teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 36064 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira, 2011ko irailaren 1eko ondorioekin. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

    Liburuzaintzako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38966 zenbakia duena plantilla organikoan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari atxikia.

    Mantentze-lanetako ofiziala. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 38967, 38968, 38969, 38970, 38971, 38972, 38973 eta 38974 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, Barañaingo Barañain BHIri (Alaiz BHIrekin partekatuta), Martzillako Marqués de Villena BHIri, Iruñeko Padre Moret BHIri (Iruñeko M.ª Ana Sanz ZPIrekin partekatuta), San Adriango Ega BHIri, Zangozako Sierra de Leyre BHIri, Tafallako BHI Politeknikoari eta Tafallako Sancho III el Mayor BHIri atxikiak, hurrenez hurren.

    Mantentze-lanetako ofiziala. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, euskararen ezagutza dutenak (2. jakite maila), 38975, 38976, 38977 eta 38978 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Iruñeko Eunate BHIri (Berriozarko DBHIrekin partekatuta), Iruñeko Biurdana BHIri (Iruñeko Julio Caro Baroja BHIrekin partekatuta), Iruñeko Iturrama BHIri (Iruñeko Basoko BHIrekin partekatuta) eta Burlatako Askatasuna BHIri (Atarrabiako "Pedro de Atarrabia" DBHIrekin partekatuta) atxikiak, hurrenez hurren.

    Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, euskararen ezagutza duena (3. jakite maila), 38979 zenbakia duena plantilla organikoan, Lizarrako Remontival IPri atxikia.

  4. artikulua. Hezkuntza Departamentuko lau lanposturen araubide juridikoa eta lanaldia aldatzea.

  5. 2011ko irailaren 1eko ondorioekin, ondotik adierazten diren hiru lanpostuen araubide juridikoa eta lanaldia aldatu dira, lan araubidekoak (lanaldi partzialekoak, lanaldi erdiarekin) izatetik funtzionarioen araubidekoak (lanaldi osokoak) izatera pasatuz: administrari laguntzaileak, D mailakoak, 37588, 37459 eta 37591 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Castejongo Dos de Mayo IPri, Azkoiengo Ribera del Arga BHIri eta Iruñeko Eunate BHIri atxikiak, hurrenez hurren.

  6. 2011ko irailaren 1eko ondorioekin, ondotik adierazten den lanpostuaren araubide juridikoa eta lanaldia aldatu dira, lanaldi partzialeko lan araubidekoa (lanaldi erdiarekin) izatetik lanaldi osoko funtzionarioen araubidekoa izatera pasatuz: zerbitzu orokorretakoa, E mailakoa, 34224 zenbakia duena plantilla organikoan, Iruñeko Eunate BHIri atxikia.

  7. artikulua. Nafarroako Mendekotasun Agentzia erakunde autonomoaren lanpostu bati euskararen jakite maila kentzea.

    Ondotik adierazten den lanpostuaren euskararen 1. jakite maila kentzea: O.L.T.-E.U.D., 8325 zenbakia duena plantilla organikoan, Nafarroako Mendekotasun Agentzia erakunde autonomoari atxikia.

  8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen plantilla organikoa eta zerrenda aldatu dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren testua aldatzen duen martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legea aplikatuz.

  9. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR