33/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko lege gordailua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Lege gordailua mekanismo juridiko bat da, zeinaren bidez administrazio publikoei aukera ematen baitzaie mota guztietako argitalpenen aleak biltzeko, euskarri mota guztietakoak, edozein prozeduraren bidez banatzen edo jendaurrean jakinarazten direnak. Bilketak bi helburu ditu: batetik, une historiko bakoitzean ondare bibliografikoa, entzunezkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala babestu beharra betetzea, eta bestetik, ondare hori eskuratzeko aukera eskaintzea, helburu kulturalekin, ikertzeko edo informatzeko asmoarekin eta lanak berrargitaratzeko asmoarekin.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak Nafarroari esleitzen dio eskumen osoa arlo hauetan: “kultura, Estatuarekin koordinaturik” (44.8 artikulua), “historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe” (44.9 artikulua) eta “Estatuaren titulartasunekoak ez diren artxiboak, liburutegiak, museoak, hemerotekak eta kultura-gordailurako gainerako zentroak” (44.10 artikulua).

Nafarroako liburutegien sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Liburutegiak jasoko duela lege gordailua, eta esleitzen dio Nafarroan argitaratzen edo egiten diren obra guztiak bildu, kontserbatu eta hedatzeko eginkizuna.

Bestalde, Lege Gordailuari buruzko uztailaren 29ko 23/2011 Legeak ezartzen du, azken xedapenetan bigarrenean, autonomia erkidegoei dagokiela, bere eskumenen esparruan, beharrezko xedapenak ematea hura garatu eta gauzatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroak alor horretan dituen eskumenak erabiliz, bidezkoa da foru dekretu hau onestea, Foru Komunitatean lege gordailuaren funtzionamendua eta kudeaketa arautzeko.

Hori dela eta, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 29an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honek helburu du Nafarroako Foru Komunitatean lege gordailuaren funtzionamendua eta kudeaketa arautzea, Lege Gordailuari buruzko uztailaren 29ko 23/2011 Legearekin bat.

    2. artikulua. Lege gordailua behar duten argitalpenak.

    3. Nafarroako Foru Komunitateko Lege Gordailuaren Bulegoan ondoko hauetatik utzi beharko dira launa ale:

      1. Euskarrietako bat papera denean, multimedia baliabideen, eskuorrien eta liburuen lehen argitalpenak eta berrargitalpenak.

      2. Partiturak, aldizkariak, egunkariak eta baliabide jarraituen mota guztiak, baita mapak, planoak, atlasak eta antzekoak ere.

    4. Nafarroako Foru Komunitateko Lege Gordailuaren Bulegoan ondoko hauetatik utzi beharko dira bina ale:

      1. Argitalpen beraren enkoadernazio desberdinak.

      2. Sarean eskuragarri ez dauden aldizkari ofizialak.

      3. Testuliburuak, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak, Batxillergokoak eta Lanbide Heziketakoak.

      4. Bibliofiloentzako liburuak, hauek hartuz halakotzat: erosle mugatu batzuentzat eta zenbakiturik argitaratzen diren kalitate formal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR