45/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehaztekoak izanik, ukitutako departamentuek planteatutako aldaketa batzuk biltzen dira, ondokoari buruz: zenbait burutza eskuratzeko baldintzak, euskara noraino jakin behar den zenbait lanpostu eskuratzeko, Gizarte Politiketako Departamentuko E mailako mantentze-lanetako langileen igoera txanda murriztua, eta arrisku bereziko osagarri bat eta lanaldiaren luzapeneko osagarri bat bi lanposturi ematea.

Azkenik, aldaketa bat egiten da uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuan, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten baitu. Helburua da zehaztea zein izanen den enplegatuek jaso behar duten lanpostuko osagarria burutza batean aritzen direnean.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

    Nafarroako Zerga Ogasuna.

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1165 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

    –Osasun laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 824 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    –Zerbitzu orokorretako laguntzailea-gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 35694 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

    –Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7519 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR