45/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoak ditu lurralde antolamenduko gaietan, halaxe agintzen baitu Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluak. Gaur egun indarrean dagoen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea eskumen esklusibo hori erabiliz onetsi zen.

Foru lege horren II. tituluko I. kapituluan lurraldea antolatzeko tresnak aipatzen dira, besteak beste Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) eta lurraldearen antolamenduko planak.

Nafarroako Lurralde Estrategia, Nafarroako Parlamentuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Batzordeak 2005eko ekainaren 21eko bilkuran onetsia, erreferentziazko esparrua eta tresna orientagarria izan da lurraldearen antolamenduko plan hau egiterakoan. Hark zenbait eremu aurreikusten ditu Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea eskala ertainean antolatzeko; beren lurraldearen homogeneotasunak bereizten dituen eremu geografikoak dira, edo, beren tamainagatik eta ezaugarri funtzionalengatik, osotasunean hartu behar direnak, lurraldearen arazoei modu bateratu eta koordinatuan ekiteko eta plan integratuak egiteko. Eremu horietako batzuek osatzen dute Eremu Zentrala, hots, LAP 3 deritzon lurraldearen antolamenduko plan honen esparrua.

Nafarroako Lurralde Estrategiak etorkizuneko Lurralde Garapeneko Eredua onesteko irizpideak ere ezartzen ditu. Eredu horrek espazioan eragina duten politika sektorialak gidatu behar ditu, kohesio ekonomiko eta sozial handiagoaren, garapen iraunkorraren eta lehiakortasun orekatuagoaren bidean jarriz.

LAP 3 plan honetan hautatu den lurralde garapeneko ereduak lau azpisistema edo ardatz estrategiko handi ditu: "Natur eta kultur ondarea", "Hiri sistema", "Komunikazioak, garraioa eta azpiegiturak" eta "Lankidetza eta koordinazioa". Horietako bakoitzerako helburu estrategiko nagusiak finkatu dira.

LAP 3 plan honen esparruak, Eremu Zentralak, Nafarroako lurraldearen bostena (1.566,8 km², LAP bati atxiki gabeko lurrak kenduta, hau da, Bardeak eta Urbasa eta Andia mendiak) hartzen du, gutxi gorabehera, eta Nafarroako biztanleen erdia baino gehiago ditu (350.707 biztanle 2009ko hasiera aldean). Lurralde azpisistema hori da Foru Komunitateko pertsona multzo eta aberastasun ekonomiko handienak eta dinamikoenak dituena: Iruñeko Metropolialdea. Eremu Zentrala iraganbidea da, eta aniztasun handia dauka alderdi geografikoetan, bai fisikoetan bai gizakiei lotutakoetan. Bertan lurralde osoan sakabanatzen diren herrixka txikien multzoan oinarritzen den populatze sarea dago, eta, horri esker, enplegua eta jarduera ekonomikoak LAP 3 planaren esparrua osatzen duten udalerrietako askotan bildu dira.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana.

    Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana onesten da eta haren araudia foru dekretu honi eransten zaio argitara eman dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 29.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

    Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Planeko agiri guztiak eskuragarri daude Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren mendeko Planeamendu Erregistroan. Bertara sar daiteke http://siun.navarra.es webgunearen bitartez.

  2. artikulua. Planaren esparrua.

    Lurraldearen antolamenduko plan honen esparruak udal mugape hauek biltzen ditu: Adios, Antsoain, Anue, Añorbe, Aranguren, Artazu, Atetz, Barañain, Basaburua, Beraskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Burlata, Oltza Zendea, Ziritza, Zizur, Etxarri, Eguesibar, Eneritz, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Galar, Goñerri, Girgillao, Uharte, Ibargoiti, Imotz, Itza, Itzagaondoa, Txulapain, Lantz, Legarda, Lizoain-Arriasgoiti, Elo, Muruzabal, Noain (Elortzibar), Obanos, Odieta, Olaibar, Ollo, Orkoien, Iruña, Gares, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Ultzama, Untziti, Urrotz-Hiria, Uterga, Atarrabia, Zabaltza eta Zizur Nagusia.

    Lehen xedapen iragankorra.-Hirigintzako planeamendua LAPari egokitzea.

    Lurraldearen Antolamenduko Planean lotesletzat ezarrita dauden lurraldeari buruzko determinazioak zuzenean eta berehala aplikatu behar dira eta tokian tokiko hirigintza planetan aurka egiten dieten aurreikuspenen gainetik daude. Lurraldearen Antolamenduko Planeko gainerako determinazioak lotesleak izanen dira hirigintzako udal planeamenduetan sartuz gero.

    Bigarren xedapen iragankorra.-LAPeko determinazioekiko koherentzia.

    Lurraldearen antolamenduko plan honek indarra hartzen duenean tramitatzen ari den plan, programa edo proiekturen batek eraginik badu haren esparruko lurraldearen antolamenduan eta lurzoruaren erabileran, bera behin betiko onetsi aurretik frogatu egin beharko da bat datorrela lurraldearen antolamenduko plan honen determinazioekin.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Eskualdeko Hirigintza Arauak indargabetzea.

    Martxoaren 22ko 80/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Iruñerriko Eskualdeko Hirigintza Arauak indargabetu dira.

    Azken xedapenetako lehena.-Arauak garatzeko gaikuntza.

    Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

    LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO PLANAREN ARAUDIA

    LAP 3: EREMU ZENTRALA

    1. TITULUA.-XEDAPEN OROKORRAK

    2. KAPITULUA.-XEDEA ETA ESPARRUA

  3. artikulua.-Xedea.

  4. artikulua.-Aplikazio esparrua.

  5. artikulua.-Antolamendurako eremuak bitarteko eskalan: eremuak eta azpieremu funtzionalak.

    1. KAPITULUA.-LAParen EDUKIA ETA ARAU INDARRA

  6. artikulua.-LAPeko agiriak.

  7. artikulua.-LAParen arau indarra.

    1. KAPITULUA.-LAParen INDARRALDIA, BERRIKUSPENA, ALDATZEA ETA EGUNERATZEA

  8. artikulua.-Indarraldia.

  9. artikulua.-LAPa berrikustea eta aldatzea.

  10. artikulua.-LAPa eguneratzea.

  11. artikulua.-LAParen interpretazioa.

  12. artikulua.-LAParen jarraipena.

  13. artikulua.-LAParen jarraipenerako adierazleak.

    1. KAPITULUA.-BETE BEHARRA

  14. artikulua.-Argitalpena.

    1. KAPITULUA.-LURRALDEAREN GOBERNUA

  15. artikulua.-Lurraldearen gobernantzaren printzipioa.

    1. KAPITULUA-LAParen HELBURUAK, PRINTZIPIO GIDARIAK, LURRALDE-GAKO, -ARDATZ ETA -ESTRATEGIAK

  16. artikulua.-Printzipio gidariak eta lurralde-gakoak.

  17. artikulua.-Lurralde-ardatz eta -estrategiak.

    1. KAPITULUA.-EKINTZA ILDOAK ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

  18. artikulua.-Ekintza ildoak eta proiektu estrategikoak (O).

    1. TITULUA.-LAP 3 PLANEKO LURRALDE GARAPENEKO EREDUA (LGE) ZERTAN DEN

  19. artikulua.-Lurralde Garapeneko Eredua (LGE) (PL).

    1. TITULUA.-NATUR ETA KULTUR ONDAREA ANTOLATZEKO ESTRATEGIA

    2. KAPITULUA.-INGURUNE FISIKOA ETA BERTAKO NATUR BALIABIDEAK ANTOLATZEKO ESTRATEGIA

  20. ATALA.-INGURUNE FISIKOA ETA BERTAKO NATUR BALIABIDEAK ARAUTZEKO DETERMINAZIO OROKORRAK

  21. artikulua.-LAP 3 planeko determinazio orokorrak, ingurune fisikoaren eta bertako natur baliabideen babesa dela eta (LL).

  22. artikulua.-Lurzoru urbanizaezina arautzeko irizpide orokorrak (PL).

  23. ATALA.-BABES BEREZIKO EREMUETARAKO IRIZPIDEAK ETA ARAUAK

  24. artikulua.-Babes bereziko eremuak (LL).

  25. artikulua.-Babes bereziko eremuak mugatzeko irizpideak, eta haiek erabiltzeko eta babesteko araubidea (LL).

  26. ATALA.-ARRISKU NATURALAK IZATEAGATIK BABESTU BEHARREKO LURZORU URBANIZAEZINERAKO IRIZPIDEAK ETA ARAUAK

  27. artikulua.-Arrisku naturalak izateagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (LL).

  28. artikulua.-Arrisku naturalak izan ditzaketen eremuak mugatzeko irizpide eta printzipioak, eta haiek erabiltzeko eta babesteko araubidea (O).

  29. ATALA.-GORDE BEHARREKO LURZORU URBANIZAEZINA ERABILTZEKO ETA BABESTEKO IRIZPIDEAK

  30. artikulua.-Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (O).

  31. artikulua.-Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean erabilerak baimentzeko irizpideak (O).

  32. ATALA.-LURZORU URBANIZAEZINEKO JARDUERETARAKO ERABILERAK BAIMENTZEKO IRIZPIDEAK

  33. artikulua.-Lurzoru urbanizaezineko jardueretarako erabilerak baimentzeko irizpideak (O).

  34. artikulua.-Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean familia bakarreko etxebizitza bakartu berria ezartzeko irizpideak (LL).

  35. artikulua.- Lurzoru urbanizaezineko etxebizitza berria landa izaerako auzo tradizionalean (PL).

    1. KAPITULUA.-PAISAIA ANTOLATZEKO ESTRATEGIA

  36. ATALA.-PAISAIA ANTOLATZEKO HELBURUAK ETA IRIZPIDEAK

  37. artikulua.-Paisaia antolatzeko helburu orokorrak LAP 3 planean (PL).

  38. artikulua.-Paisaia babesteko jarduketa ildoak (PL).

  39. artikulua.-Paisaia aldetik balioa duen lurzoru urbanizaezina.

  40. ATALA.-HIRI PAISAIA

  41. artikulua.-Hiri paisaiaren kontzeptua eta hura babesteko helburuak LAP 3 planean (PL).

  42. artikulua.-Hiri paisaia babesteko irizpideak (O).

    1. KAPITULUA.-KULTUR ONDAREA ANTOLATU ETA BABESTEKO ESTRATEGIA

  43. artikulua.-Kultur ondarea babesteko helburuak eta jarduketa ildoak LAP 3 planean (PL).

  44. artikulua.-Ondare arkitektonikoa eta hiri ondarea babesteko irizpideak (PL).

  45. artikulua.-Ondare arkeologikoa babesteko irizpideak (PL).

  46. artikulua.-LAP 3 planaren esparruan interes kulturaleko beste ondasun batzuk babesteko irizpideak: intereseko ibilbideak (O).

  47. artikulua.-Kultur ondareari lotutako estrategiak (O).

    1. TITULUA.-HIRI SISTEMA ANTOLATZEKO ESTRATEGIA

    2. KAPITULUA.-HELBURU OROKORRAK. LAP 3 PLANEKO HIRI SISTEMAREN EREDUA ETA EGITURA

  48. artikulua.-LAP 3 planeko hiri sistemaren xedeak (PL).

  49. artikulua.-LAP 3 planeko hiri sistemaren eredua eta egitura (PL).

    1. KAPITULUA.-BIZTANLERIA ETA BIZITEGI-GARAPENA

  50. artikulua.-Biztanleriaren gaineko aurreikuspenak eta lurzoruaren eta etxebizitzaren arloko helburu eta irizpideak.

  51. artikulua.-Hiriguneak garatu eta hedatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR