50/2014 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko departamentu bakoitzaren eta erakunde autonomo bakoitzaren plantilla organikoa azterturik, “iraungitzekoak” deklaratu diren eta lanpostuek aurrekontuko zuzkidurarik ez duten lanpostu hutsen amortizazioa proposatu du.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2013ko ekainaren 18an emandako 666/2013 Apelazio Epaia betetzeko asmoz, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoa aldatzea bertara bi gizarte-langile gehituta.

Aipatu erakunde autonomoak, bestetik, zera proposatu du: plantilla organikora biltzea irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz plantilla organikoan badauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Eta azkenik, Osasunari buruzko Mahai sektorialean 2014ko martxoaren 31n sinatutako Akordioa betetzearren, haren bidez berrikusi baitzen Administrazioak eta erakunde sindikalek landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako arreta jarraituari buruz sinatutako Ituna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak osasun arloko 12 lanpostu sortzea proposatu du.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu batzuk amortizatzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden honako lanpostu hauek amortizatu dira, aurrekontu zuzkidura eta betetzeko bidezkotasuna ez izateagatik.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia: –Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1362 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia: –Mandataria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2667 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Zerbitzaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 4236 zenbakia plantilla organikoan.

    Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

    Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia. –Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 69 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

    Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia: –Menpekoa*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 60 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Barne Zuzendaritza Nagusia: –Mandataria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 650 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia: –Aplikazioen analista*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 925 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Industria maisua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1856 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia. –NBEFko zerbitzuetarako laguntzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 5509 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Zaldi-behorren arduraduna*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 2238 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Zerbitzaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2186 zenbakia plantilla organikoan.

    Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia: –HLMeko laguntzaile teknikoa*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1533 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    –Behargina*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2278 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia: –Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoko irakasle berezia*. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 31517 eta 34573 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Osasun laguntzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR