227/2011 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

    Kontu-hartzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1079 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 1072, 1089 eta 3842 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1091 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

    Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia:

    Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2666 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

    Nafarroako Ospitalegunea.

    Laguntza Ataleko burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62211 zenbakia duena plantila organikoan.

    Otorrinolaringologiako BFE albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 60356 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua.

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia:

    Zuzendaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4181 zenbakia duena plantilla organikoan.

    OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3170 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Gizarte laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2784 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Ekonomia eta Ogasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR