318/2001 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Enpresa bati, artisautzat jotzen bada, Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuko 6.4.a) artikuluan xedaturikoarekin bat, baimena ematen zaio berak bakarrik "Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza" esaera erabiltzeko eta merkatuan produktuak eta saltokia ezagutarazteko bereizgarri bat ere bai.

Horri dagokionez, Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Batzordeak 103/1994 Foru Dekretuko 6.4.a) artikulua alda dadila proposatu du, enpresak berak modu artisau batean eta bere instalazioetan egiten dituen produktuekin bakarrik erabil ahal daitezen esaera eta bereizgarri horiek.

Proposatu den neurri horrekin batzuetan kontsumitzaileen nahasmendua saihesten ahal dela kontuan hartuz, bidezko da hori onartu eta Foru Dekretu horren testuan sartzea.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko azaroaren bosteko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuko 6. artikulua aldatzea. Artikulu horretako 4. idatz-zatiko a) letrari beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR