107/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 10ekoa, abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bitartez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen; atalak bitarteko organo guztiak biltzen ditu, bakoitzaren atxikipen eta eginkizunekin batera.

Foru Dekretu honen xedea da ondoko zerbitzuen eginkizun batzuk berrantolatzea: Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua, Unibertsitateen Zerbitzua, Lanbide Heziketaren Zerbitzua eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua; eta Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzua. Azken honi izen berri bat eman zaio eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikitu zaio.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua.-Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren II. kapitulua aldatzea.

Abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren II. kapitulua aldatu da eta honela idatzita ageriko da:

II. KAPITULUA

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Hizkuntzetako, Arteko, Kiroleko, Unibertsitateko eta Helduen Hezkuntzako ikasketen arloan. Honako hauek zehazki:

a) Ikasketa horiek, unibertsitatekoak izan ezik, planifikatu, programatu eta kudeatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

b) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

c) Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

d) Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, Foru Komunitateak aipatu diren ikasketen arloan dituen eskumenen esparruan.

e) Ikasketak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei euren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

f) Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

g) Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

h) Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

i) Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

j) Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen arlokoak.

k) Irakasleen prestakuntzarako proposamenak prestatu eta gauzatzea.

l) Europar Batasuneko hizkuntzen eta euskararen irakaskuntza programatzea elebitasunaren edo eleaniztasunaren prozesuen barnean, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

m) Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

n) Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

o) Haur Hezkuntzako lehen zikloa planifikatu eta garatzea.

p) Unibertsitatearen esparruko eskudantziak.

q) Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

r) Lanbide Heziketaren arloko eginkizunak.

s) Departamentuari dagokion hezkuntza arloko ikuskatzailetzan jardutea.

t) Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua.

b) Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua.

d) Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Eta zuzendaritza nagusiaren menpe zuzenean, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala. Atal horretako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

2. ATALA

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

10. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

-Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

-Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

-Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

-Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroaz eta Diplomen eta Tituluen Erregistroaz arduratzea.

-Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

-Testuliburuak eta curriculumeko gainerako materialak aztertzea.

-Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio eginkizunari buruzko araudia.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

-Orientazioko langileen jarduketak planifikatzea, ikasleen eskolatze modalitateetan eta geroko lanbiderako prestatzeko aukeren inguruan.

-Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

-Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

-Hezkuntza laguntzako premia berezien arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

-Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

-Unibertsitatearekin lankidetzan aritzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eta kultura-aniztasunekoen inguruko programei buruzko ikerketa eta aplikazioan.

-Hezkuntza esparruetan bizikidetza hobetzera bideratuta dauden era guztietako jarduketak sustatzea, indarra duen araudiari loturik.

-Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

11. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren egitura.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atala.

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak:

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

-Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

-Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

-Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

-Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

-Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

-Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

13. artikulua. Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren eginkizunak.

Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea. Ikasleen premia horiek ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR